2011/11/24

BERANDU BAINA....ONGI ETORRI BERBALAGUNERA!!!





Aupa Lagunok!!!

Arazoak arazo eta lanak lan ezin izan gara orain arte harremanetan jarri guztiokin. ea hemendik aurrera blog-albisteen maiztasuna handitzen dugun eta hauspoa ematen diogun Ermuko Berbalaguni!!!!!
Hasteko hemen dituzue aurtengo edizioaren aurkezpenaren argazkiak. Bai, ez da jende askorik ikusten. Izan ere, azken orduko konpetentzia handia izan genuen...Zergatik? pista bat nahi? Euskal Herrian izan dugun albisterik garratsitzuenetarikoa eman zelako aurkezpena baino 15 minutu lehenago......ez duzuela oraindik asmatu? Bada, aurkezpena urriaren 20an arratsaldeko 19.30ean...Orain bai, ezta? Normala jende andanarik ez bertaratzea!!!!
Datorren astean, GAZTAƑERREn egondakoen argazkiak izango ditugu ikusgai. Adi, beraz, posta elektronikoari!!!

2011/06/20

ANBOTO INGURUA: HAIN HURBIL ETA HAIN.....EDER!!







Aupa lagunok!!
Berbalagun ekintzen azken apurrak ere badoazkigu urritzen, ez edonola, baina. Maiatz eta ekain inguruko kanpo ekintzak, dibertigarri eta interesgarriak izateaz gain, oso ikusgarriak suertatu dira. Hori gutxi balitz, guzti-guztietan eguraldia gure alde izan dugu eta, oso ona behar izan dugunean horrela izan dugu, Nafarroa ezagutuz, ona baina tenperatura larregirik gabe behar izan dugunean ere, Deba -Zumaia ibilbidea eta Urkoko koba, horrela agertu zaigu eguraldia eta, gogorrenean, eguzki gutxi eta freskura pixka bat merezi genuenean, Anboto inguruak, horrela egokitu zaigu. Beraz, primeran!!!

Bestetik, gogorarazi nahi dizuet, oraindik ere, hasi barik dugula "Soinketa abdominal hipopresiboa II", hortaz, izenik eman nahi izanez gero garaiz zabiltzate. Horren ingurukoak jakin nahi badituzue jo atzera blogean eta bertan lortuko duzue honen inguruko informazio nahikotxo. Ikastaroa ostegun honetan hasiko da, arratsaldeko 7etan Lobianon eta, beste saio bakar bat izango du, hurrengo ostegunean. Bertan parte hartzeko, arropa erosoa eta esterilla baino ez da behar, ikastaroa doan baita. Apuntatzeko bidali emaila ermua_berba@aek.org era edota 639414205 telefonora deituz ala SMS-a bidaliz.

Bukatzeko, ez ahaztu ikasturte bukaerako afaria ostegun honetan izango dela. Lehenengo TXIKITEOKIDE egingo dugu ohi bezala eta 21.45ean Burduntzira joango gara afaltzera 20 euroren truke. Honetarako ere izena eman beharra dago betiko legez.

2011/06/08

EGURALDIA LAGUN.....BERRIRO ZORAGARRI





Eguraldi ezegonkorra iragarri arren, kokildu ez eta han agertu ginen ibiltari taldetxoa ermuko tren geltokian goizeko 9etan. Goizetik susmo ona hartu genion zeruari eta zer eta asmatu! Debako biztanle den Jabi Oneka ermuarraren laguntzaz ikaragarri gozatu genuen bere azalpenez eta, inguru eta paisaiaz. Ez da larregi esatea Euskal Herriko leku ikusgarrienetarikoetan ibili ginela. Patxadaz hartu genuen ibilalditxoa, benetan merezi du-eta geldiuneak hartzea inguruaz gehiago gozatzeko. Jakina, hamaiketakoa ezin ahaztu eta Sakonetako flysch-ak mahai eta aulkitzat hartuta ederto desagerrarazi genituen plakiak. Bukatzeko, bainu ederra hartu Zumaiako hondartzan, bai, bai, bainua, eta trena berriro hartuta Ermura. Datorren urtean berriro antolatzen badugu, irakurtzen ari zaren hori, benetan, ez galdu paisaia hauek ikusteko aukera!!!

2011/06/01

NAFARROAN? ZORAGARRI.







Ba,bai, lagunok, zoragarri pasatu dugu azken asteburuan Tafallaldea, mini-barnetegiz, ezagutzera joan garenok. Ostiraletik aterata, ilundu orduko, bageunden denok txango luze honen epizentruan, hots, Pitillasen. Nola ez, etxean gauzak utzi bezain pronto osteratxoa eman genuen herria ezagutzeko eta herritarrek gu ezagut gintzaten. Berehala konturatu ziren, bai, euskaraz aritzea ez baita, zoritxarrez, gauzarik ohikoena herri txiki honetan. Hurrengo egunean, Beire, Herri-berri (Olite), San Martin de Unx eta Uxue ikusteko parada izan genuen eta bide batez, Miguel Sanz-en, Nafarroako lehendakariaren, egitasmorik handiena, egun, errealitate bihurtutakoa: Nafarroako kanala. Itoizko urtegitik hasita, 100 kilometroz, Nafarroako zati handia zeharkatzen duena. Ikusi gabe, jakina, ezin utzi Oliteko gaztelua eta Pitillasko aintzira, Nafarroako hegazti behatokirik garrantzitsuena. Bi hitzetan: Ze ondo!!

2011/05/26

URKOKO KOBA? IZAN, BADA!










Bada, bai, lagunok, askorentzat mitua izan dena urteetan errealitate bihurtu zaigu Berbalagunek pasa den larunbatean Urkoko kobazulora antolatutako bisitari esker. Kobako argazkirik egon ez arren, benetan izan ginen bertan, eta baita barruan ere, ez baita batere txikia. Eguraldia portatu zen eta oso goiz ederra pasatu genuen, hurrengo urtean mitua apurtu nahi? Animatu eta etorri!!!

Horretaz gain, pasa den asteak, eta honek ere, gure burua fisikoki hobeto babesteko aukera eman digu. Ez duzula ulertzen? Ikus itzazu argazkiak. Azken saioa ostiral honetan izango da.

2011/05/11

AURKI DATOZENAK!!!!

Bero-bero datorkigu maiatza, ekintzei dagokienez, behintzat. Hasteko ostiral honetan bertan "Defentsa personala" ikastaroa daukagu. Betiko legez, hiru saio izango dira. Oraingoan, Ermuko kiroldegian eta arratsaldeko 6etan. Hau ere doan izango da. Horrenbestez, euskara praktikatu, dibertitu, zure burua babesten ikasi eta kirol pixka bat egin nahi baduzu......izena eman lehenbailehen, ostirala bertan dugu-eta!

Hurrengo astean, berriz, maiatzaren 17an, asteartea, "Makrobiotika"ren inguruko hitzaldia Lobianon, arratsaldeko 7.30ean, benetan interesgarria!!!
Aste horretako larunbatean, bestetik, Urko mendiko kobak ezagutzera joango gara. Bai, hori da, kobak daude Urkon, ez dituzue ezagutzen, ezta? Bada, badakizu, maiatzaren 21ean, goizez, Patxi enparantzan ikusiko dugu elkar. Hiru ordu eta erdiko itzulia izango da (ordua ez dugu oraindik zehaztu)
Jakina, honekin ez da bukatuko maiatzeko ekintza zaparrada, baina, ez zaituztegu mareatu nahi, izango duzue gainontzeko ekintzen berri aurrerago!!



2011/05/04

HEMENTXE GAITUZUE BERRIRO!!!!














Denbora asko joan zaigu azken argitalpenetik baina oporroste honek ajeak kentzeko eta berriro blogero lanari ekiteko besteko indarra eman dit. Barkatu argitalpen eza egoeran mantendu izangatik baina, zoritxarrez, epez kanpo egin ezin diren lanek itota izan naute eta.....beno, akabo aitzakiak!
Hemen doakizue azken hilabeteetan izan ditugun hainbat ekitzaren irudiak. Nola esaten da hori....imagina batek hamaika hitz baino gehiago balio du....................

2011/02/25

BerbalagunEKIN EKIN EKINTZEI









Urtarrileko Lehen TXIKITEOKIDE eta ohiko SAGARDOTEGI IRTEERAren ostean indar berriturik ekin diogu ikastaroen garaiari.
STRECHING ikastaroaren bidez gorputzeko nagiak ateratzeaz gain sasoian jarri dugu soina gainontzeko ikastaroei aurre egiteko. Horrela bada, OINARRIZKO JOSKETA ETA ARROPA BERRERABILTZEN IKASTEKO ikastaroan eskuak arin eta burua azkar izan ditugu. A zer nolako diseinu eta eraldatutako jantziak sortu dituzten bertaratutako kideek! Hain izan da handia jendearen ekoizpena saio estra bat erantsi behar izan diogu ikastaroari, horrexegatik datorren asteazkenera arte luzatuko da arrakasta handiz burututako jarduera.
Datorren hileko erronka ez da txikiagoa izango: Martxoaren 7an irekiko dugu hurrengo bi hauetan izena emateko epea, asmoa baduzue, arin ibili plazak mugatuak baitira eta, jende askoren interesa antzeman dugu azken asteotan!!!
KONPOSAKETA DIGITALA: ARGAZKI ALBUMAK, KARTELAK, EGUTEGIAK....EGITEN IKASI eta SOINKETA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA izango dira hurrengo ikastaroak. Lehenean, zure diseinu propioz egindako albumak eta abarrekoak, hainbat programaren bitartez, egiten ikasiko dugu. Bai, aukera polita izan daiteke gordeta ditugun argazki horiekin guztiekin gauza txukunak egin ahal izateko. Bigarrenean, gure osasuna oso kontuan duen abdominalak lantzeko teknika berria ikasiko dugu. Pista gehiagorik nahi baduzu, badakizu, martxoaren 7tik aurrera izena eman 639414205 telefonora SMS bidaliz, ermua_berba@aek.org helbidera mezua idatziz edota Lobianon bertan apuntatuz. Ikastaro biak doan, Lobianon eta arratsaldeko 7etan izango dira, hau bai TOO MUTXA!!