Pages

2008/02/14

ABALORIO IKASTARO ARRAKASTATSUA!!

Argazkietan ikus daitekeen bezala kopuru ugariko talde honek ederto dihardu lanean. Laster erakutsi ahal izango dizkigute eurek egindako apaingarriak. Gutxi barru soinean jarriko dituzte-eta herriko kaleetan zehar. Argazkiko neskek, non letxe daude mutilak?, erakutsi digute zein trebeak diren eskuekin, euren lanak ikusi besterik ez dago. Horren abilak izango al dira masajeak ematen? Auskalo, horretarako haiek eta guk izena eman beharko dugu laster abian jarriko den Masaje ikastaroan (epea zabalduko da hilaren 18an).




















2008/02/07

GURE TRIBIALA


Urte batzuetan desagertua egon arren, berbalagunkide askok hala eskatuta, bueltan datorkigu GURE TRIBIALA. Oraingoan baina, 5 hilabete iraungo duen formatoan eta ligilla antolaketaz. Jakin nahi zertan den? Hona hemen

Zelan jokatu

Erraza da, galderak ondo irakurri, pentsatu eta adostutako erantzuna eman. Tribial saioak 5 izango dira, hilean behin eta, hileko lehen astean. Jakina, talde bakoitzaren zita egunean.

Nork/nola irabazi?

Ligilla sistema erabiliko da, hots, talde bakoitza tribial bakoitzean izandako emaitzaren arabera puntuak batzen joango da, ekaineko tribialaren ostean puntu gehien metatu (akumulatu) duen taldea izango da irabazlea.

Puntuak nola jaso?

Tribial bakoitzak 10 galdera izango du, asmatutako galdera bakoitzeko puntu bat. Beraz, sailkapen taula izango dugu eta bertan joango gara puntuak gehitzen.

Jakina, galdetegia betetzeko ezin izango dugu laguntzarik eduki. Beraz, tribiala BETI gure zitaren lekuan egingo da, zita egun eta orduan, ez beste inon, ezta beste ordu batean ere. Hau errespetatzen dela ziurtatzeko zera egingo dugu:
Galdetegia taldean bete eta gero ordu erdiko margena izango duzue Kaltxango euskaltegian uzteko. Orduz kanpo aurkezten baduzue ez da galdetegia zuzenduko eta ez duzue punturik jasoko. Zorrotzegiak? Izan ere, ez dugu kanpoko laguntza edota laguntza entziklopedikorik izan dezazuen nahi, ulertzen?

Galderek Ermua, Euskara eta Euskal Herriarekin zerikusia izango dute, hau da, ez da egongo eremu horiek gainditzen dituen galderarik.

Eta hauxe da guztia, zorte on eta, garrantzitsuena goza ezazue lehiatzen!!!!

DENOK SAGARDOTEGIRA!!!!!!!

Urtero bezala, Berbalagunek eta Kaltxango AEK euskaltegiak antolatuta, Hernani ingurura hurbilduko gara sagardozaleok. Nola ez Larre-gain sagardotegira, aurten baina aste pare bat lehenago. Gurekin etorri nahi baduzu eman ezazu izena lehen bait lehen kaltxango euskaltegian edo deitu berbalagunen telefonora (639414205). Sagardotegirako txango hau otsailaren 23an izango da, arratsaldeko 6etan irtengo gara Agirre kirolak bus geltokitik, Hernanin txikiteoa egin eta 9ak aldera afaltzera!! Buelta sagardotegitik bertatik izango da, Ermura ordu bata aldera helduta. Ondo pasatu, euskaraz berba egin eta sagardotegietako benetako giroa ezagutu nahi baduzu ez izan dudarik, etor hadi gurekin!!!!!!

HARTZA JOAN, TXIKITEOKIDE ETA IKASTAROAK ETORRI



Hartza egunarekin batera ekin zitzaion pasa den ostiralean Berbalagun menuaren ekintzei. Txikiteokideren argazkirik, momentuz, ez dago baina bertan berbalagunkide talde bat ikus daiteke menua aztertzen. Hasteko aste honetan Abalorio ikastaroa izan dugu, berau 3 astez luzatuko da. Honen ostean, hilaren 27an, masaje ikastaroa jarriko da martxan. Badakizu, ez galdu aukera eta izena eman epea zabaldu bezain pronto. Noiz? hilaren 18an. Izena emateko hiru modu daude: SMSa bidali 639414205 tlfnora, mezua igorri ermua_berba@aek.org helbidera edo Lobianon apuntatu.