2014/12/17

MENUA OSATZEKO GARAIA HELDU DA

Aupa lagunok!!

Jakin badakizue BERBALAGUNen ekintza sorta ederra burutzen dugula. Hauek guztiak, gainera, zeuek proposatutakoak izaten dira. Horretarako prozesua ORAIN zabalduko dugu.
Baduzue Gabonetako oporraldi guztia pentsatzeko, beraz, animo, aurkezten duzuna erakargarria bada ziur bozka piloa jaso eta aukeratua izango dela!!!!


Beraz, zerbait egiteko gogoa baduzu........orain duzu AUKERA!!

Bidali gustura egingo zenukeen hori eta.......bozka nahikorik badu guk antolatuko dizugu!!!

ermua_berba@aek.org  edo watxapa edo SMS 639414205

2014/12/16

MALLABIAN ERE PRAKTIKA EGITASMOAK ABIAN


Berri pozgarria euskara eta mallabiarrentzat. Udalak 2015erako euskararen praktika sustatzeko plangintza onartu du oraintsu.
Horrek esan nahi du urtarriletik aurrera hainbat ekimen eta jarduera jarriko direla martxan Mallabian.
Ildo horretatik, ostiral honetan, hilak 19, arratsaldeko 18.30ean kultur etxeko ikasgelan pikoteotxo bat antolatu du Berbalagunek planaren berri emateko bertaratzen zareten guztioi.
Beraz, jakin nahi baduzu zer egingo den Mallabian 2015ean zehar praktika bultzatzeko eta, bide batez, ardotxo bat hartu mokadu baten laguntzaz........ez izan dudarik eta.....etorri!!

2014/12/09

LARUNBATEAN MENDI.....MENDIBILERA!!!!

Kx lagunok!!!!

Gure inguruak astintzen hasi diren hotzak kendu nahi badituzu, Ermuko mendirik ezezagunena bisitatu eta euskara praktikatu nahi baduzu........


Etorri gurekin larunbat honetan MENDIBILera !!!!!!!


2014/12/03

ABENDUKO EUSKARAZKO EKINTZAK

 Hona hemen abenduko ekintzak: Irakurri, aukeratu eta.......GOZATU EUSKARAZ!!

2014/11/03

BADATOR GAZTAÑERRE

Kaixo Lagunok!!!

Prestatu gorputzak eta mingaina, San Martin hurbil dugu-eta!!

Gogoratu, baina, ermuarrok dugun jairik euskaldunena dela, beraz................................................................

SAN MARTIN....TALOA JAN ETA EUSKARAZ EIN!!

 Jakina, urtero bezala, San Martin osteko astelehenean


GAZTAÑERRE ospatzen dugu. Egun ederra praktikatzen jarraitzeko.  Kaltxango euskaltegiak eta Berbalagunek antolatutako ekintza.
Afari-merienda autogestionatua, edaria eta gaztainak antolatzaileen kontu!!

Hilak 10, arratsaldeko 7.30etik aurrera. Lagunekin etorri. Erretena elkartean. Kantuak, bertsoak........giro ederrean.

Lasai, ez gara hain parranderoak, 11etarako...denok etxera!!

Animatu eta etorri, ez zaizu damutuko!!

/home/aek/Dokumentuak/Berbalagun 12-13/Multimedia/gaztanerre_2012_10.JPG

2014/10/14

LOTSARIK EZ, PRAKTIKATU BAI!!!

Aupa Berbalagunok!!!

Jada XIII edizioari ekiteko prest. Zenbakiak ez gaitu beldurtzen, urte oparo eta ederra izango dugun ziurtasuna baitugu!!
Iazkoa bazara jakin asteon hasiko garela biltzen, bai, iazko talde guzti-guztiak mantenduko dira-eta.
Berria bazara, ordea, bidali emaila zure gustuko ordu eta ordutegiak adieraziz eta berehala erantzungo dizugu.

Has gaitezen, bada, PRAKTIKATZEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



2014/06/09

Mintzodromoa arrakastatsua Ermuan.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi, goiz ederra pasa genuen eta esperientzia bikaina izan zen! Datorren urtean gehiago eta hobeto! Esteka honetan dituzue mintzodromoko argazkiak ikusgai hemen

2014/06/06

Ermuko 1. Mintzodromoa

Hamaika ekintza burututa eta berbataldeetan ehundaka ordu euskaraz eman ostean azken txanpara heldu gara. 

Berau azpimarratzeko MINTZODROMOA antolatzea egoki ikusi dugu, brotxe polita edizioari bukaera emateko. Gure asmoa, zuen laguntzarekin jakina, plaza euskaldunez betetzea ordubetez. Etorriko gurekin euskara praktikatzera?? Bihar, ekainak 7, eguerdiko 13.00etan Ermuko plazan. Animatu eta etorri zure lagun edo etxekoekin!!!