2015/01/27

MALLABIAN ERE......ABIAN!!!

Datorren ostiralean, urtarrilak 30, kanpaina era politean ixteko, , Mallabiko Berbalagun egitasmoaren nondik norakoak azalduko dira Mallabiko kultur-etxean. Jakina, edozein mallabiarrek hartu ahal izango du parte, izan ere, aurkezpen publikoa izango da.
Hori gutxi balitz, jende etorrera hori gozotzeko, baso erdi bat ardo edan eta mokadutxoa jateko aukera izango da, une alai horrek horrela eskatzen duelako, bai jaun-andereak!