Pages

2020/09/23

AURTEN....ZER ASMO???

 Aupa lagunok!!!!

Uda joan zaigu jada. Eta bi urtaro oso zeharkatu behar izan ditugu "normaltasun berrian" murgilduta. Askoren iritziz, euskara ere kaltetu da oso itxialdian; eskola barik, Berbalagun presentzialik gabe,  ume eta guraso askori euskararen erreferentzia urrundu zaio.

Egun, eskolak hasita eta Berbalagun/Gurasolagun hastear dugu. Ez izan zalantzarik, "normaltasun berrian" ere euskara hurbil-hurbil izan ahal duzu. Gogoratu gure leloa: BIRUSAK EZ GAITU MUTUTUKO

 Urriaren 5etik aurrera IZENA EMAN Berbalagunen!!!

 

Orain, baina, inkesta hau betetzea eskatuko dizugu, izan ere, jakin nahi dugu zein eragin negatibo izan lezakeen Birusak Berbalagunen.

minutu bateko lana da, ez gehiago.

Mila esker BERBALAGUN hobea egiten laguntzeagatik.

 

 https://docs.google.com/forms/d/1I6bFYc9w8p9X3jnCC3x7NaGhcixgW1Y8g5p_ET9HHl0/edit

 


BADATOR BERBALAGUN.