Pages

2011/02/25

BerbalagunEKIN EKIN EKINTZEI









Urtarrileko Lehen TXIKITEOKIDE eta ohiko SAGARDOTEGI IRTEERAren ostean indar berriturik ekin diogu ikastaroen garaiari.
STRECHING ikastaroaren bidez gorputzeko nagiak ateratzeaz gain sasoian jarri dugu soina gainontzeko ikastaroei aurre egiteko. Horrela bada, OINARRIZKO JOSKETA ETA ARROPA BERRERABILTZEN IKASTEKO ikastaroan eskuak arin eta burua azkar izan ditugu. A zer nolako diseinu eta eraldatutako jantziak sortu dituzten bertaratutako kideek! Hain izan da handia jendearen ekoizpena saio estra bat erantsi behar izan diogu ikastaroari, horrexegatik datorren asteazkenera arte luzatuko da arrakasta handiz burututako jarduera.
Datorren hileko erronka ez da txikiagoa izango: Martxoaren 7an irekiko dugu hurrengo bi hauetan izena emateko epea, asmoa baduzue, arin ibili plazak mugatuak baitira eta, jende askoren interesa antzeman dugu azken asteotan!!!
KONPOSAKETA DIGITALA: ARGAZKI ALBUMAK, KARTELAK, EGUTEGIAK....EGITEN IKASI eta SOINKETA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA izango dira hurrengo ikastaroak. Lehenean, zure diseinu propioz egindako albumak eta abarrekoak, hainbat programaren bitartez, egiten ikasiko dugu. Bai, aukera polita izan daiteke gordeta ditugun argazki horiekin guztiekin gauza txukunak egin ahal izateko. Bigarrenean, gure osasuna oso kontuan duen abdominalak lantzeko teknika berria ikasiko dugu. Pista gehiagorik nahi baduzu, badakizu, martxoaren 7tik aurrera izena eman 639414205 telefonora SMS bidaliz, ermua_berba@aek.org helbidera mezua idatziz edota Lobianon bertan apuntatuz. Ikastaro biak doan, Lobianon eta arratsaldeko 7etan izango dira, hau bai TOO MUTXA!!

No comments: