2012/01/17

PROPOSAMENEN EKINTZA ZERRENDA

2012ko behin-behineko





MENUA

Aupa lagunok!

Urtero bezala, hemen duzue euskaraz aritzeko eta ondo pasatzeko zuek egindako proposamenekin sortzen dugun ekintza zerrenda. Bertan agertuko diren guztiak egingarriak izango dira 15 bozka baino gehiago jasotzen badute. Jarduerok urtarriletik uztailera bitartean egingo dira. Gehienak doan izan arren egon liteke ordaindu beharrekorik ere. Definitiboak direnean zehaztuko zaizkizue zeintzuk diren. Animatu eta parte hartu!!!


IKASTAROAK


Guztiak 2 orduko saioak izango dira, astean behin eta 2-3 saio. Ikastaro emalea, lekua eta datak ikastaroek aurrera egitekotan esango zaizkizue, ez baitu merezi dena zehaztea ekintza egingo den ala ez jakin aurretik. Guztiak astean zeharrekoak (astean behin), eta 19.00 aldera. Gustukoenak X batez markatu eta, zurekin batera beste kideren batek etorri nahi badu kide bakoitzeko X bat idatzi. Esaterako, zuk eta beste bi kidek parte hartu nahi baduzue: XXX









Dantza ikastaroak:

Euskal dantza (Larraindantza):
Euskal dantza (fandango, arin-arin..):
Dantza klasikoa (areto dantzak):


Eskulanen ikastaroak:

Gantxillo egiten ikasi:
Pachword:
Arropa birziklaia (berriro erabiltzeko):
Joskintza (josteko marina erabiltzen ikasi):
Joskintza ( oinarrizkoa):
Berriztapenak (restaurazioa):


Sukaldaritza:

Egunerokoak Ikasi (oinarrizkoa):
Gozogintza:
Koktail eta bestelako edarien prestaketa:
Pintxo sorkuntza:

Musikagintza ikastaroak:

Panderoa:
Txalaparta:


Osasunarekin lotutako ikastaroak:

Masajea (orokorrean):
Reflexologia:
Barreterapia:
Soinketa abdominal hipopresiboa:
Streching (luzaketak egiten Ikasi):





Bestelakoak:

Ermuko eta inguruko hitanoa (hika. Euskararen 2. pertsona) *8-10 ordukoa eta 2 astetan egitekoa (astean bi saio):
Makillaje ikastaroa:
Defentsa pertsonala:
Ipuingintza (umeei ipuinak nola kontatu):
Argazkilaritza ( kamera digitala “ganoraz” erabili):
Photoshop erabiltzen ikasi:
Defentsa pertsonala:
Ardo dastaketa:

HITZALDIAK

Atal honetan ez da zehaztasunik agertuko. Hitzaldi guztiak ordu eta erdi ingurukoak, arratsaldeko 7ak aldera, astean zehar eta, momentuz, eguna finkatu barik azalduko zaizkizue. Gustukoenak X batez markatu eta, zurekin batera beste kideren batek etorri nahi badu kide bakoitzeko X bat idatzi. Esaterako, zuk eta beste bi kidek parte hartu nahi baduzue: XXX



Euskara maila altua izateko urrats egokiak:
Amamaren botika (sendabelarrak):
Makrobiotika:
Iriologia:
Palindromoak (hitzekin jolasean):



KIROLAK


Sail honetan taldeka praktika daitezkeen eta zuek aukeratutako
Kirolak agertuko dira. Askoren egingarritasun maila Ermuko kiroldegiak markatuko du, beraz, ezin dugu, momentuz jakin egin ahal izango diren ala ez. Maiztasuna eta iraupena aurrerago zehaztuko dira. Gustukoenak X batez markatu eta, zurekin batera beste kideren batek etorri nahi badu kide bakoitzeko X bat idatzi. Esaterako, zuk eta beste bi kidek parte hartu nahi baduzue: XXX

Spinning : Hau baduzue jada, ostiraletan 18.00etan kiroldegian:
Esgrima:
Pilates:
Patinak:
Pick boxing:
Bola-jokoa:
:








TXANGOAK


Gustukoenak X batez markatu eta, zurekin batera beste kideren batek etorri nahi badu kide bakoitzeko X bat idatzi. Esaterako, zuk eta beste bi kidek parte hartu nahi baduzue: XXX. Jakina, jarduera hauek guztiak Ermutik kanpokoak izango dira.





Mendi irteera (Bertakoak 3-4 ordu)
Mendi irteera ( Ingurukoak. 6-7 ordu)
Nafarroa ezagutu ( Iruñea-tafalla-Olite-Uxue. Asteburukoa):
Sagardotegira (bazkaria, otsailaren 12an Hernanin (Larregain):
Deba-Zumaia ibilaldia ( egun erdikoa):
Zumaia-Zarautz ibilaldia (egun erdikoa):
Donostiara patinatzera (izotz patinajea, egun erdikoa):
Dimako kobazuloak ezagutu (egun erdikoa):
Tolosako txokolate museoa ezagutu (egun erdikoa):





BESTELAKOAK

Berba taldeen arteko tribial liga:
Txikiteokide (hileko azken ostiralean): Lehena 27 izango da!!!
Ume jokoak eta kantak (guraso eta umeentzako ekintza (asteburuan):
Edizio bukaera ospatzeko afaria:




Hemen agertutako zerbaitek zure interesa piztu badu bidali emaila ermua_berba@aek.org helbidera gustukoa idatziz. Bestela bidali sms 639414205 telefonora

2012/01/10

MENUA OSATU NAHI??


Aupa lagunok!!!

Gabon buelta guztietan bezala, urtarriletik uztailera izango dugun ekintza programa osatzeko asmoz, menua sortzeko lehen urratsa ematen dugu. Lehen pauso hau nork bere gustuen araberako proposamenak egitean datza. Hau da, egin nahiko genukeena proposatzea; erraza, ezta?
Beraz, ez galdu denborarik eta bidali e-maila ermua_berba@aek.org helbidera idatziz zure gustuko ekintza. bai, bai, nahi duzuna: ikastaroa, hitzaldia, kirola, txangoa, ibilaldia.........bururatzen zaizuna!!!!!
Datorren astelehenetik aurrera guztion gustuko ekintzekin zerrenda osatuko da eta.....ekintzarik bozkatuenak izango dira programan sartuko direnak!!!!

Ale, bada. Hasi idazten, ostirala da-eta azken eguna!!!!!!!