2009/11/12

GAZTAIN ERREAK, ZEIN GOZOAK!!!!!





Aupa Lagunok!
Gaztainak aurten San Martin aurretik jan baditugu ere, beti bezain gozo egon dira. Giroa , aurreko urteetan bezala, ezin hobea izan zen. Erretena elkartekoei esker, berriro ere, leku polit, egoki eta tamainakoaz gozatu dugu. Beraz, gaztainak jan, kuadrilan egon, barre eta euskaraz egin eta kantuan ibili eta gero...Hurrengo urtekoaren zain gara jada!!
Orain, ez ahaztu baina, zapatu honetako azokaz eta bere inguruan antolatzen diren ekintzez. Ermuan, herritarrok esanda, ez baitago egun horretakoa bezain giro ederrik!!
Ondo pasa bada, eta gogoratu: SAN MARTIN, SAN MARTIN, TALOA JAN ETA EUSKARAZ EGIN.

2009/11/02

09-10 edizioko izen emate mundiala!!




Kaixo denoi!
Berriro ere hemen gaituzue, euskara praktikatu nahi dugunon gunea informatzeko prest. Kanpaina bitartean ez dugu izan aukerarik zuekin harremanetan jartzeko, izan ere, izugarri lanpetuta ibili gara. Merezi izan du, baina, aurtengo kanpaina honek orain arteko emaitzarik onenak eman baititu. Bai lagunok, inoiz baino jende gehiagok eman du izena eta, horrexegatik, inoiz baino talde gehiago dugu. Ia 70 lagun ditugu 10 taldetan banatuta. Ea kopuru handi honek laguntzen digun ediziorik potenteena antolatzen. Izan dadila ba, urte berbatia eta dibertigarria.

Horrela, dibertitzen eta praktikatzen hasteko datorren astelehenean, AZAROAK 9, Erretena elkarte gastronomikoan, arratsaldeko 7.30etik aurrera GAZTAƑERRE 09 izango dugu. Animatu eta taldeko berbalagunkideekin etorri afari-meriendatzera!
Gaztainak eta edariak doan izango ditugu. Gainerakoa etxetik ekarri afari-merienda autogestionatua baita.

2009/07/09

A ZE BUKAERA EDERRA!





Honi bai esan dakiokeela bukaera potentea!
Berbalagun 08/09 edizioaren azken jarduerak, Sabel Dantza ikastaroak, alegia, 20 lagun bertaratzea lortu du. Talia irakasleak, gainera, erritmo lasai baina etengabe batez berehala erdietsi du jendea dantzan, izerditan eta giro alaian jartzea.

Oraindik ere, datorren astean burutuko diren bi saio gelditu arren, idazten dizuen honek une hau aprobetxatu nahi du agur esateko. Beraz, adi Santixauetan izango diren euskarazko ekintzei eta, oso ondo pasa oporretan. Izango duzue Berbalagunen berri irailaren bukaera aldera.
Muuuuuuuuuuuua.

2009/07/07

A ZE GIRO EDERRA AFARIAN!!







Aurtengoa hain edizio luzea izanda "azken Afaria" ez da BERBALAGUN 08/09ren azken ginda izango. Izan ere, oraindik ere, abiatzeke dugu Sabel Dantza ikastaroa. Gainera, ez da makala izango, menuan inoiz sartu ez den ikastaro honetan 20 lagunek eman baitu izena! A ze lurrikara izango dugun Ermuan uztailaren 8an arratsaldeko 7etan.
Horri buruz, baina, izango dugu aurreraxeago zer kontatu, oraingoan afaria izango delako gure hizpide:

Berbalagunen aritzen den %20 baino joan ez bazen ere giro aparta izan genuen uztailaren 3ko afarian. Txikiteo arin batek lagunduta, 10ak baino lehen, abiatu ginen Mendiola jatetxera, bertan, brindisak, barreak eta abarrekoak lagun afari ederra igaro genuen bukaeran sariak banatu arte. Jakingo duzuen bezala, Tribial irabazle bi izan dugu aurten; ezta foto-finishak ere ezin izan du berdinketa apurtu. Beraz, bi taldeen partaideak, Berbalagunkide guztiekin batera jakina, zeuden konbokatuak afarira sariak jasotzeko. Hasierako baldintza zorrotzegia zelakoan -saria jasotzeko afarira joan beharra- arindu zen baldintza eta, ordezkari batek euren taldekoak jaso ahal izateko baimena ezarri zen. Halere, talde bateko partaide bat ere agertu ez zenez.....haien sariak afarira bertaratutakoen artean banatzea erabaki zen afarian bertan egindako asanbladan, kar, kar,kar. Sentitzen dut baina horrelakoa da demokrazia.

ikusi, ikusi zein pozik zeuden Berbalagunkideak!

2009/06/23

IKASTAROEN AZKEN TXANPA






Bai lagunok, zein arin doan denbora, jada heldu zaigu uda eta laster bukaera emango diogu Berbalagun 08-09 edizioari. Ildo beretik, ikastaroek ere laster gaindituko dute iraungitze data, izan ere, uztailaren 8an hasiko den Sabel Dantza izango da azkena. Dagoeneko, joan zaigu masaje ikastaroa eta, ileak txukuntzeko ahaleginean badihardugu. Atzean gelditu dira, eskulanak, makillaje, barne dekorazioa, reflexologia eta gozogintza ikastaroak; asko ikasi dugu, ezta?
Bestelako ekintzei dagokienez, ez ahaztu ostiral honetako azken TXIKITEOKIDE eta uztailaren 3ko AFARIA. Edozeinetan izena eman nahi izanez gero erabil itzazue betiko kanalak, e-maila eta mezuak 639414205 telefonora. Zitak direla-eta, ofizialki, hau zein hurrengo astea izan liteke azkena, Berbalagun zitak ekainaren bukaeran amaitzen baitira. Halere, talderen batek jarraitu nahi izango balu....Aurrera!!
Azken mesedetxo bat taldeetan aritzen zaretenontzat: Ikaragarrizko mesedea egingo zenidakete zuen taldeko argazkitxo bat bidaliko bazenidate ermua_berba@aek.org helbidera. Bada, esandakoa lagunok, ez galdu geratzen zaizkigun azken aukerak!!

2009/06/01

ANTZINAKO ERMUA EZAGUTU ETA GERO......



Bada, bi ikastaro ezin interesgarriagoak. Une honetan masaje ikastaroan murgilduta egon arren laster ekingo diogu ILEAPAINKETA eta SABEL DANTZARI. Azken aurrekoa, Ileapainketa, ekainaren 17an hasiko da, gehienetan legez, hiru saio (17, 24 eta 1), doan, Lobianon eta 19.00etan hasita. Bertan, nork bere ilearekin egin litzakeenak azalduko dira: Ile bilduak egiten ikasi, plantxak era egokian erabili, ilearen zainketa, orrazketak, etab.
Azken ikastaroa, berriz, uztailaren 8an hasi eta 22an bukatuko da. Aurreko ikastaroan bezala, hiru saio, doan, Lobianon eta 19.00etatik aurrera. Ez galdu aukera eta izena eman ermua_berba@aek.org lehenbailehen plazak mugatuak dira-eta. On egin diezazuela!

2009/05/25

ESKUEKIN BENETAN TREBEAK

















Eta eskulanak ere joan zaizkigu. Aitzitik, badaude oraindik, etorri badatozenak, aste honetan, esaterako: Oinarrizko masaje ikastaroa hasiko da, ostiralean Mallabira joango gara ohiko TXIKITEOKIDE egitera eta, larunbat goizean, Ermuko antzinako gauza piloa ezagutzeko aukera ederra izango dugu ERMUA EZAGUTUZen bitartez. Zer, animatuko?

2009/04/30

AGUR MAKILLAJEARI, ONGI ETORRI FIELTRO!














Jakingo duzuen moduan, edo ez, FIELTRO eta LARRU ikastaroa datorren asteazkenean hasiko da. Hiru saio izango ditu ( 6an eta 13an fieltro eta, 20an larrua), 5€ ordaindu beharko da, Lobianon izango da eta, arratsaldeko 7etan hasiko da. Izena eman nahi izanez gero, egizu 4a baino lehen. Korri! plazak mugatuak dira-eta.