2011/05/11

AURKI DATOZENAK!!!!

Bero-bero datorkigu maiatza, ekintzei dagokienez, behintzat. Hasteko ostiral honetan bertan "Defentsa personala" ikastaroa daukagu. Betiko legez, hiru saio izango dira. Oraingoan, Ermuko kiroldegian eta arratsaldeko 6etan. Hau ere doan izango da. Horrenbestez, euskara praktikatu, dibertitu, zure burua babesten ikasi eta kirol pixka bat egin nahi baduzu......izena eman lehenbailehen, ostirala bertan dugu-eta!

Hurrengo astean, berriz, maiatzaren 17an, asteartea, "Makrobiotika"ren inguruko hitzaldia Lobianon, arratsaldeko 7.30ean, benetan interesgarria!!!
Aste horretako larunbatean, bestetik, Urko mendiko kobak ezagutzera joango gara. Bai, hori da, kobak daude Urkon, ez dituzue ezagutzen, ezta? Bada, badakizu, maiatzaren 21ean, goizez, Patxi enparantzan ikusiko dugu elkar. Hiru ordu eta erdiko itzulia izango da (ordua ez dugu oraindik zehaztu)
Jakina, honekin ez da bukatuko maiatzeko ekintza zaparrada, baina, ez zaituztegu mareatu nahi, izango duzue gainontzeko ekintzen berri aurrerago!!



No comments: