2008/01/30

Heldu da eguna: TXIKITEOKIDE




mingaina askatzeko beste modu bat da aurkezten zaizun hau. Tabernaz taberna ibiltzeko eta euskara hutsez aritzeko prest daudenentzat. Lasai, ordu muga du jarduera honek. 21.30ak jota, mari errauskin bezala, denok etxera. Ezin zarela joan, lasai hilaren azken ostiralean berriro ere!!



NOIZ: Otsailaren 1ean
ORDUA: 20:00etan
NON: Herga tabernan

Eman izena 639414205 tlfnoan edo
ermua_berba@aek.org helbidean









BADUGU BEHIN BETIKO MENUA!!!!


MENUA

Kaixo lagunok!
Hemen duzue guztion artean egindako BERBALAGUN 2008ko urtarriletik uztailera bitarteko ekintzen MENUA.
Zorionak guztioi!
IKASTAROAK



Hauexek dira menuan behin betiko geldituko diren ikastaroak. Guztiak 2 orduko saioak izango dira. Leku eta data zehatza bakarrik izango dute hurbil daudenek, jakina, besteen hila, asteguna eta ordutegia mantenduko da. Lekuari dagokionez, ikastaro gehienak, sukaldea behar dutenak izan ezik, Lobiano kulturgunean burutuko dira. Izena emateko epea ekintzaren aurreko astean zabalduko da. Modua? Bidali SMSa 639414205 telefonora edota idatzi
ermua_berba@aek.org helbidera. Izena ematen duten lehen 15ek baino ez dute lekurik izango, beraz, adi!











Yoga:
Ezaugarriak: Luzaketak, erlaxazioa....Asteazkenak, 19.00etan, ekainean. 4 saio.


Makilaje ikastaroa:
Ezaugarriak: Eguneroko zein asteburuko irteeretan erabili beharreko makilaje egokia. Ikas ezazu zure burua apaintzen! Asteazkenak, 19.00etan, maiatzean. 3 saio

Pintxo prestaketa:
Ezaugarriak: gozoak, errazak eta merkeak diren pintxoen prestaketa. Asteazkenak, 19.00etan, martxoan. 3 saio.


Euskal Sukaldaritza:
Ezaugarriak:Bertako plater eta postre tipikoak. Astearteak, maiatzean. 19.00etan. 3 saio.


Euskal Dantza 2:
Ezaugarriak: Larraindantza ikasi. EHko plaza dantzarik
ezagun eta dotoreenak 3 saio behar ditu. Asteazkenak, apirilean. 19.00etan.

Masaje ikastaroa:
Ezaugarriak: Bikotekideari, lagunari edo batek daki nori une atsegingarria, erlaxagarria eta, zergatik ez, kitzikagarria Pasarazi nahi diozula? 3 saio. Asteazkenak, otsailaren 27 eta martxoaren 5 eta 12an 19.00etan. Lobianon.

Abalorioak egin:
Ezaugarriak: Belarritako, eskuturreko, iduneko eta abarrekoen langintza. Etxean egindako bitxiak!! 3 saio. Asteazkenak, otsailaren 6, 13 eta 20an. 19.00etan. Lobianon






HITZALDIAK



Hitzaldia ordu eta erdi ingurukoa, arratsaldeko 7ak aldera, ostegun batean, apirilean. Oraindik izenik ezin eman arren jakin ezazue honen inguruan asko dakien eta oso idazle ospetsua den pertsona ekartzen saiatuko garela. Ea ba!



Sorginkeria Euskal Herrian
BESTELAKOAK





TXIKITEOKIDE: Hilean behin, hileko azken ostiralean, 20.00etatik 21.30erako poteoa. Otsailaren 1 eta 29an, martxoaren 28an, apirilaren 25ean, maiatzaren 30ean eta ekainaren 27an.

SAGARDOTEGIRA: Otsailaren 23an, larunbata. Arratsaldeko 6etan Lex kanpoan autobusa hartzeko. Buelta, sagardotegitik zuzenean, ordu bat eta erdiak aldera heldu Ermura. 30€ inguru.

Goiko ekintza bi hauetan EDONORK har dezake parte, beti ere euskaraz aritzeko konpromezua hartuta. Bietarako, ikastaroetan bezala, ezinbestekoa da izena ematea SMSa 639414205 telefonora bidaliz edota
ermua_berba@aek.org helbidera idatziz.



TRIBIAL TXAPELKETA: Taldeka (berbalagun taldeak), liga sistema. Hileko lehen asteko Berbalagunen egiteko. 10 galderako galdetegiari erantzun beharko zaio, galdera zuzen bakoitzeko puntu
bat. Ekaineko afarian, sailkapen orokorrean puntu gehien daukan taldeak sari bikaina izango du. Parte hartu nahi?

EKAINEKO AFARIA: Berbalagun 07/08ri bukaera emateko modu zoragarria, ezta? Berbalagunkide guztiak elkar ezagutzeko aukera paregabea. Ekainaren 13an, Mendiolan. Berbalagunen edota Berbalagunek antolatutako beste ekintzetan parte hartu dutenentzako afaria.