Pages

2015/11/27

BIGARRENA: GURASO TAILERRA


SARE SOZIALAK ERE.....EUSKARAZ

Kitto, 15-16ko lehen ikastaroak bereak eman ditu. Hurrengo ekintza abenduaren 4an, ostirala, arratsaldeko 5etatik 6 eta erdietara izango da Lobianon: GURASO TAILERRA. Jokoak, istorioak, ipuinak, dinamika ezberdinak Antxitxiketan taldearen eskutik. Guraso eta seme-alabek estu dezaten euskararekiko harremana!!!



2015/11/19

GAZTAÑERRE....DANTZAZALEA!!!

Gaztainak lagun, azaroaren 9an ederto aritu ginen dantzan, solasean eta janean. 40 lagun inguru batu ginen Berbalagunek eta Kaltxango AEKk antolatutako ekintzan Ermuko azokan. Astelehena izanagatik, ez zen girorik falta izan etorritakoen artean. Datorren urtean...gehiago eta hobeto!!!



2015/11/04

ETA ASTELEHENEAN.........GAZTAÑERRE!!!!

Aspaldiko partez San Martin aurretik ospatuko dugu oraingoan GAZTAÑERRE. gainera, aurten merkatu plazara ekarriko dugu afalostean dantzan aritu ahal izateko. Beraz.......badakizu, etorri lagunekin, berbalagunekin edo familian; ekarri jana eta geure kontu edana eta gaztainak!!!

SARE SOZIALAK: FACEBOOK ETA TWITTERren aritzeko IKASTAROA

Aupa lagunok!!!

Ikastaroa gaur hasten den arren, 4 saio izango direnez (4, 11, 18 eta 25ean) oraindik aukera duzu izena emateko. Ermuko Teresa Murga Udal eraikinean, kz gunean hain zuzen, burutuko da. Lau saio hauen truke ez duzu ezer ordaindu behar izango eta, nola ez, beta zoragarria izango da euskaraz aritzeko, hots, praktikatzekooo!!!