2007/05/25

AGUR IKASTAROEI!!




Abalorio, ipuingintza, dantza1 eta dantza2 ikastaroak igarota, Argazkilaritza eta Masaje ikastaroak geratzen zitzaizkigun, hauek ere baina, Berbalagun-en historiara pasatu dira, argazkian ikus daitekeen bezala. Egiteke, Tai-txi ikastaroa geratu zaigu, antolaketa arazoak direla-eta ezinezkoa izan baita berau abian jartzea, ea hurrengoan lortzen dugun.
Hori bai, hauei esker denetariko gauzak ikasteaz gain, 60 bat Ermuarrek elkar ezagutu dute, eta litekeena da, hemendik aurrera elkar ikusten dutenean elkarri euskaraz egitea. Pausoz pauso euskara aurrera Ermuan!
Aitzitik, honek ez du esan nahi ekintzak bukatu direnik, oraindik ere, hainbat eta hainbat ditugu programaturik. Jakin nahi zeintzuk diren? Bada, hurrengo Blog eguneraketan jakingo duzue, beraz, kasu!





2007/05/17

BIZKAIKO KOSTA EZAGUTUZ

Ezetz, ez dela Mutriku. Herri hau Bizkaian dago eta Mutriku baino txikiagoa eta, oraindik ere, aldapatsuagoa. Benetan bitxia. Ez duzue oraindik asmatu? Elantxobe da, hilaren 26an ezagutuko duguna antolatu dugun egunpasan. Hau ezezik, Lekeitio, Ispaster, Bermeo, Gaztelugatxe, Mundaka, Laga, Laida eta Bakio ere bisitatuko ditugu. Etorri nahi baduzu, izena eman 24a baino lehen ohiko telefonoan. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, berdin, deitu telefonora.
Honetaz gain, jakin aurreko egunean, hilaren azken ostirala izaki, TXIKITEOKIDE izango dugula. Betiko lez, arratsaldeko zortzietan Herga tabernatik ekingo diogu. Kontuz, baina, mozkortu barik, hurrengo goizean Bizkaiko kosta ezagutu behar dugu-eta!

MASAJE ETA ARGAZKILARITZA IKASTAROAK JADA ABIAN


Argazkiari erreparatuz pentsa daiteke Berbalagunkideak asteburu pasa joan direla esterilla eta guzti. Bada, ez lagunok, masaje ikastaroko jendea da. Irakaslearen argibideak arretaz entzuten dihardute, alderdi teorikoa, alegia. Zer, alde praktikoaren argazkirik ikusi nahi zenutela? bada, hor konpon, hurrengoan parte hartu!
Argazkilaritzari dagokionez, momentuz ez dago argazkirik, baina atzo, maiatzak 16, eman zitzaion hasiera ikastaroari. Zortzi kidek eman dute izena eta zortziek argazkilaritzaren maila gorenera iristeko asmoa dute, ea lortzen duten!

2007/05/02

EKINTZA ZAPARRADA GAINEAN DUGU!


Ikusi, irakurri, gustukoa aukeratu eta izena eman, besterako denborarik ez duzue eta!