2007/06/19

ZEIN ONDO AFARIAN!!!!!
















Ikasturteari nolabaiteko amaiera emateko ( nolabaitekoa, ikasturtea berez ez baita bukatu, hainbat ekintza-eta gelditzen dira oraindik), hilaren 15ean Mendiola jatetxean bapo afaldu genuen -Eliasek ateratako txanpain eta guzti!- . Bertan, gainera, hainbat kamiseta zozketatu ziren. Giroa? Ezin hobea, jakina! Eta joandakoek esandakoaren arabera hurrengoan ere aritzeko gogoa.





Ez ahaztu, oraindik hauxe gelditzen zaigu:










-Ekainaren 24an Deba -Zumaia ibilaldia. Itsaertzetik egingo da, paisaia zoragarriak.





-Ekainaren 29an Azken "Txikiteokide". Mundiala izan daiteke, ez galdu aukera.

2007/06/01

DENOK ANBOTORA!!


Ea Ermutik irtenda Mendibilekoarekin baino jende gehiago animatzen den. Oraingo mendi buelta Anbotora. Euskal herriko paisaia politenak ikusi nahi badituzue ez galdu aukera. Ekainaren 9an, goizeko 9etan (edo 10etan, ez dakigu ziur oraindik. Adituek esandakoaren arabera erabakiko dugu) Patxi plazan, buelta ordu bi eta erdietarako izan arren jateko zerbait eraman, mokadutxo bat edo. Goazen denok Mariren inguruak ezagutzera!!

BERBALAGUNKIDEON AFARIA


06/07 edizioaren bukaera ospatzeko ekainaren 15ean, Mendiola jatetxean afaria izango dugu berbalagunkideok. Honek, askotan, jendea elkar ezagutzeko aukera polita ematen du. Era berean, giro ezin hobean euskaraz barra-barra aritzeko parada ederra izango dugu. Etorri nahi? Bada, betikoa, izena eman ohiko telefonoan.

Argazkiko Berbalagunkideek KORRIKAko bazkarian gozatu zuten bezala disfrutatuko duzue zuek, ziur!

DEBA-ZUMAIA IBILALDIA




Debatik Zumaiarako paseo hau kostatik bertatik emango dugu, itsasertzetik. Debaraino kotxez eta handik oinez Zumaiaraino. Gero, itzulia trenez. Paisaia zoragarria omen da. Animatu zaitugula? Etorri orduan, ekainaren 24an goizeko 10etan Patxi plazara. Bazkaldu ibilbidean bertan egingo dugu. Itzulia arratsaldeko 5ak aldera. Informazio gehiago ohiko telefonoan.