Pages

2010/03/24

SAGARDOTEGIAN? ZORAGARRI!!















Urteroko sagardotegi irteerak ez du sekretu edota misterio handirik. Ia egun berean, leku berera gauza bera egitera. Horrela izan arren balorazioa ere beste guztia bezain ohikoa da: Ikaragarri ona!!!
Esaten dute imagina edo irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio duela, ikusi argazkiak eta pentsatu datorren urtean autobusa galtzen utziko duzun.

YOGARI AGUR ETA XABOIGINTZA ATZERATU




"Erlaxatu bai, baina izerditu ere bai" izan dira Yoga ikastaroan parte hartu dutenen hitzetako batzuk. Antza, uste zuten baino postura bihurriagoak ikasi behar izan dituzte Yoga kideek. Beraz, lasaitzea baino gehiago omen da Yoga kontua!
Xaboigintzari dagokionez, ikastaro interaktiboa egitea pentsatu zen, hots, Berbalagunkideek eurek emandakoa. Horretarako, xaboigintzan interes handien zuen taldearekin jarri ginen kontaktuak eta, espero bezala, gure proposamenari ez zioten muzin egin! Jakina, lehenengo baina, errezeta eta hainbat gomendiotan irakurritakoa jarri behar zen praktikan eta, hala, pasa den ostegunean Erretena elkartean biltzen diren neskek, gogotsu ekin zioten xaboia egiteari. Aitzitik, gure neskak ez ziren guztiz gustura gelditu -oso perfekzionistak dira eta- Beraz, entsegurako denbora gehiago eskatu ziguten. Guztion onerako izango zelakoan eta, kalitatearen izenean onartu egin genuen atzeratzeko proposamena. Ondorioz, bihar egingo litzatekeen saio bakarreko xaboigintza tailerra Aste Santu osterako utziko dugu. Data zehatza aurrerago adieraziko zaizue.

2010/03/08

IKASTAROAK....LEPO!!



Martxoan barrena, joan zaigu Argazkilaritza eta etorri Yoga. Larunbatean sagardotegira joango eta jada, Xaboigintza ikastarorako epea zabalik. Deskuidatu orduko Txikiteokide izango dugu berriro eta Aste Santua ate joka. Antzeman daitekeen moduan ez dago lokartzeko unerik, beraz, lagun, gurekin aritu nahi baduzu esnatu eta gure aukeretan parte hartu, itxaroten geratuz gero gozatzeko aukerak galdu egingo dituzu eta!!!!!