2009/06/23

IKASTAROEN AZKEN TXANPA






Bai lagunok, zein arin doan denbora, jada heldu zaigu uda eta laster bukaera emango diogu Berbalagun 08-09 edizioari. Ildo beretik, ikastaroek ere laster gaindituko dute iraungitze data, izan ere, uztailaren 8an hasiko den Sabel Dantza izango da azkena. Dagoeneko, joan zaigu masaje ikastaroa eta, ileak txukuntzeko ahaleginean badihardugu. Atzean gelditu dira, eskulanak, makillaje, barne dekorazioa, reflexologia eta gozogintza ikastaroak; asko ikasi dugu, ezta?
Bestelako ekintzei dagokienez, ez ahaztu ostiral honetako azken TXIKITEOKIDE eta uztailaren 3ko AFARIA. Edozeinetan izena eman nahi izanez gero erabil itzazue betiko kanalak, e-maila eta mezuak 639414205 telefonora. Zitak direla-eta, ofizialki, hau zein hurrengo astea izan liteke azkena, Berbalagun zitak ekainaren bukaeran amaitzen baitira. Halere, talderen batek jarraitu nahi izango balu....Aurrera!!
Azken mesedetxo bat taldeetan aritzen zaretenontzat: Ikaragarrizko mesedea egingo zenidakete zuen taldeko argazkitxo bat bidaliko bazenidate ermua_berba@aek.org helbidera. Bada, esandakoa lagunok, ez galdu geratzen zaizkigun azken aukerak!!

2009/06/01

ANTZINAKO ERMUA EZAGUTU ETA GERO......



Bada, bi ikastaro ezin interesgarriagoak. Une honetan masaje ikastaroan murgilduta egon arren laster ekingo diogu ILEAPAINKETA eta SABEL DANTZARI. Azken aurrekoa, Ileapainketa, ekainaren 17an hasiko da, gehienetan legez, hiru saio (17, 24 eta 1), doan, Lobianon eta 19.00etan hasita. Bertan, nork bere ilearekin egin litzakeenak azalduko dira: Ile bilduak egiten ikasi, plantxak era egokian erabili, ilearen zainketa, orrazketak, etab.
Azken ikastaroa, berriz, uztailaren 8an hasi eta 22an bukatuko da. Aurreko ikastaroan bezala, hiru saio, doan, Lobianon eta 19.00etatik aurrera. Ez galdu aukera eta izena eman ermua_berba@aek.org lehenbailehen plazak mugatuak dira-eta. On egin diezazuela!