Pages

2008/10/17

BERBALAGUN 08/09 AURKEZPENA








Kaixo lagunok!
Hemen gaituzue berriro Berbalagunen inguruan zehazki eta, euskararen inguruan orohar, Ermuan gertatuko edo gertatu diren gora-beheren berri emateko prest.
Hasteko, BERBALAGUN 08/09 edizioaren aurkezpenari buruzko berria duzue honako hau. Atzo, urriak 16, egin zen Lobiano kulturgunean. Proiektuaren berri emateaz gain, hala nola, aurreko edizioko datuak, Berbalagun jardueraren deskribapena edo izena emateko aukerak, bertaratutakoek argazki sorta ederra ikusi eta mokadutxo bat hartzeko aukera izan zuten. ze inbidia, ezta? bada, hurrengoan joan, patata tortilak eta ardoa zoragarri zeuden-eta!


1 comment:

Anonymous said...

euskara sustatu ez dakit ba! baina jan eta edan bapo egiten duzue! je, je, je, zorionak eta horrela jarraitu oso fin ari zarete eta!