Pages

2007/04/03


Argazkietan ikus daitekeen moduan, fandango/arin-arin dantza ikastaroa eta "nolakoa zen Ermua 1950 baino lehen" hitzaldia burutu ziren orain aste batzuk, biak gainera, arrakasta handiz parte hartzeari zein egondakoen asebetetzeari dagokienez. Ildo beretik, apirilean, bi jarduera hauekin guztiz lotutako beste bi izango ditugu.

Batetik, apirilaren 19an, osteguna, arratsaldeko 7etatik 9etara Lobianoko dantza aretoan ekingo zaio 2. dantza ikastaroari. Oraingo honetan, ordea, Larraindantza ikasteko 3 saioko monografikoa izango da izerdiz blai aritzeko aitzakia. Gustuko? bada, izena eman lehenbailehen ohiko telefono edo helbide elektronikoan.

Bestetik, hilaren 21ean, zapatua, hitzaldian entzundakoak kalera aterako ditugu. Nola? beitu, goizeko 11etan Patxi plazan geratuko gara eta, turisten moduan, herriari osteratxoa emango diogu baina antzinako Ermua oso ondo ezagutzen duten hainbat pertsonaren laguntzaz. Hauek, toki jakin batzuetan aspaldi zer zegoen, non zegoen eta nola azalduko digute. Beraz, irudimena erabili behar izango dugu. Bukatzeko, Kaltxango euskaltegian, luntx txiki baten laguntzaz, ermuko argazki zaharrak ikusi ahal izango ditugu guztion artean komentatzeko. Zer deritzozue?

No comments: