Pages

2009/03/03

SAGARDOTEGIAN? IKARAGARRI ONDO!!!









Zein gustura larunbat eguerdian Hernani aldean! Zein ondo pasatu genuen eguerdi-arratsaldea sagardotegian eta zein ondo jan genuen. Edan? Ondo jaten denean... Bada, bai lagunok, dena primeran atera zen joan zen larunbatean, 32 lagun abiatu ginen eguerdi aldera Hernanirantz eta primeran jan eta edan, dantzatu, kantatu eta barre piloa egin ostean, Zarautzen bueltan itsasoa ikusi eta txikito batzuk hartuta, iluntzeko bederatziak jotzear heldu ginen Ermura. Larre-Gain sagardotegiko lagunek, oraingoan ere, ez ziguten kale egin eta, primeran eman ziguten jaten eta edaten, hau guztia sekulako giro ederraz blaituz. Datorren urtean, aurtengoa ikusita, baietz jende gehiago joan!!

1 comment:

VANESSA RODRIGEZ said...

Aspaldian ez nuela hain ondo pasatzen!! Barre, jan, edan, dantza...danetarik euki zuen egun honek.
Euskaldun giroa da Ermuan! Gora gu eta gutarrak!!