Pages

2009/04/30

AGUR MAKILLAJEARI, ONGI ETORRI FIELTRO!














Jakingo duzuen moduan, edo ez, FIELTRO eta LARRU ikastaroa datorren asteazkenean hasiko da. Hiru saio izango ditu ( 6an eta 13an fieltro eta, 20an larrua), 5€ ordaindu beharko da, Lobianon izango da eta, arratsaldeko 7etan hasiko da. Izena eman nahi izanez gero, egizu 4a baino lehen. Korri! plazak mugatuak dira-eta.

2009/04/23

NAGIAK ATERA, IKASTAROAK BADATOZ-ETA!

Eta KORRIKA bukatu zen, halako batean, eta Aste Santua etorri eta joan ere egin zen. Eta normaltasunera itzuli behar.
Berbalagunen, ordea, ohikeriarik ez dago eta betikoa berri edota ezberdin bihurtzen dugu. Horrela bada, opor aurretik Barne dekorazioa zena (lehen bi argazkiak) orain Makillaje (atzo izan zen lehen saioa) da eta, laster, fieltro eta larru ikastaroa izango da. Ez dago gelditzerik Berbalagunen. Izena eman nahi duzula? Bada, arin ibili, plazak mugatuak dira-eta! Informazio gehiago nahi izanez gero pasa zaitez Ermuko euskaltegietatik, Elexostetik, Ermuko Udal euskara zerbitzutik edota deitu 943171940 639414205 telefonoetara.
Ah! Eta bihar.....................TXIKITEOKIDE Iluntzeko 8etan Herga tabernatik, bada garaia oporretan praktikatu ez duzuna berreskuratzeko.