Hona hemen, Berbalagunek ez ezik, gainontzeko talde, erakunde eta abarrekoek maiatzerako antolatutako jarduerak.
Pages
2007/04/27
2007/04/24
GUK TXIKITEOKIDE, ETA ZUK?
ETA PRIMERAN EZAGUTU, GAINERA!
Pasa den zapatuan, eguraldiak lagunduta, antzinako Ermua ezagutzeko parada izan genuen. Bertan ikusi ahal dugun moduan, Ermuko argazki zahar batzuen eta gaian guztiz adituak diren Margari Gorosabel, Miren Beti-ondo eta Migel Yarzaren laguntzaz, ikaragarri gozatzeaz gain, gauza piloa ikasi genuen. Besteak beste, Baserrien tabernen eta denden kokapena, probalekuaren xehetasunak edota gerra zibileko bonben kontrako babesa non zegoen. Azken hau bertatik bertara ikusi ahal izan genuen, erretratuak adierazten duen bezala. Benetan, gozada bat!
2007/04/17
BERBETAN JARDUNALDIAK
Badatoz Ermuan euskaraz egiten diren jardunaldiak! Aurten ere biziki interesgarriak diren 4 hitzaldi izango ditugu. Eta hizlariak? Entzun ondo! Ane Urrutia, Xabier Paia, Julio Ibarra, jon Maia, Iban Garate, Ainere Tolosa.......eta beste hainbat, a ze ospetsu kuadrilla, ezta? Bada, hauek izango dituzten hizpideak ere ez dira nolanahikoak. Hasteko, ostegun honetan, apirilak 19, arratsaldeko 7 eta erdietan ¿no entiendes a tu hijo? hitzaldia izango dugu. Bertan, Ana Urrutiak eta Xabier Payak familian erdaldunak egonda euskararekin izan duten harremanaz mintzatuko zaizkigu. Ah, Lobiano kulturgunean izango da.
2007/04/03
Argazkietan ikus daitekeen moduan, fandango/arin-arin dantza ikastaroa eta "nolakoa zen Ermua 1950 baino lehen" hitzaldia burutu ziren orain aste batzuk, biak gainera, arrakasta handiz parte hartzeari zein egondakoen asebetetzeari dagokienez. Ildo beretik, apirilean, bi jarduera hauekin guztiz lotutako beste bi izango ditugu.
Batetik, apirilaren 19an, osteguna, arratsaldeko 7etatik 9etara Lobianoko dantza aretoan ekingo zaio 2. dantza ikastaroari. Oraingo honetan, ordea, Larraindantza ikasteko 3 saioko monografikoa izango da izerdiz blai aritzeko aitzakia. Gustuko? bada, izena eman lehenbailehen ohiko telefono edo helbide elektronikoan.
Bestetik, hilaren 21ean, zapatua, hitzaldian entzundakoak kalera aterako ditugu. Nola? beitu, goizeko 11etan Patxi plazan geratuko gara eta, turisten moduan, herriari osteratxoa emango diogu baina antzinako Ermua oso ondo ezagutzen duten hainbat pertsonaren laguntzaz. Hauek, toki jakin batzuetan aspaldi zer zegoen, non zegoen eta nola azalduko digute. Beraz, irudimena erabili behar izango dugu. Bukatzeko, Kaltxango euskaltegian, luntx txiki baten laguntzaz, ermuko argazki zaharrak ikusi ahal izango ditugu guztion artean komentatzeko. Zer deritzozue?
APIRILEKO EUSKARAZKO JARDUEREN AGENDA
Hemendik aurrera, hilero, Ermuan izango diren euskarazko ekintzen berri izango duzu blog honetan, bertan, jakina, BERBALAGUNek antolatutakoak ere agertuko dira.
Blog-ean agertzeaz gain baina, zure postan jaso nahi izango bazenu, bidali e-maila hori eskatuz ermua_berba@aeknet.net helbidera eta, kitto, hilez hil jasoko duzu, ados?
Ikus dezazuen nolakoa den hona hemen apirilekoa, adi ekintzei!!
2007/04/02
KORRIKA, KORRIKA, BADOA!!!!!!
Dagoeneko joan zaigu KORRIKA, IruƱera ere ondo bustita heldu zitzaigun. Ermuan, ordea, zortea izan genuen eta, egun eta ordutegi aproposez gain, Korrika txikian ez bezala, tenperatura eta giro egokia izan genuen ariƱeketan ibiltzeko. Horren adierazle hurrengo argazkiak, bertan gure ordezkari izan zen Nora Gaston dakusagu Eibarrerako bidean jo ta sua!
Subscribe to:
Posts (Atom)