Pages

2017/12/20

MILA ESKER ANTXITXIKETAN!!





Zein ondo aritu ginen pasa den ostiralean GURASOLAGUN IREKIA ren lehen saioan. primeran pasatu eta euskara praktikatzeaz gain, itzelezko apaingarriak eraman genituen etxera Antxitxiketan begirale taldeari esker.
 Hurrengo saioa inauteri garaian izango da eta, mozorroekin zerikusia duen   zerbait interesgarri eta dibertigarria egingo dugu. Animatuko??

2017/12/05

ETA ERMUAN ZER...??

Bada, Ermuan, San Martin kultural guztietan bezala, azokaren osteko astelehenean GAZTAƑERRE afari-merienda egin genuen ermuar prestuok, izan ere, prestua izan behar, San Martin azokaren ondorengo astelehenean dantza eta kantu gogoa izateko!!!

Abenduko zubia igarota, baina, bestelakoak izango ditugu BERBALAGUNen. Abenduaren 15ean lehen GURASOLAGUN IREKIA izango dugu gurasooketa umeok elkarrekin euskara praktikatu eta une dibertigarria pasa dezagun. Interesik baduzu, ez ahaztu eta izena eman ermua_berba@aek.eus edota 663 070 492 telefonoan. Plazak mugatuak dira, azkar ibili!!!!!!

MALLABIAN ERE SALTSAN!!





Irailetik hona, berbataldeetan aritzeaz gain, bestelakoak ere egin ditugu Mallabian. Edizio honetarako propio sortutako ekintza ere izan dugu Mallabian. "Mallabitarrok egina" ekintzak euskara lagunartean zein familian praktikatzeko eta mallabiko bazterretan ekoizten diren produktuak ezagutzeko parada ederra eman zigun. Ez da makala herri honetako produkzioa, gero!!
Dena ondo bidean, edizio honetan bertan beste saio bat edo beste antolatuko dugu, paseotxoa emateaz gain, bertako ekizpena ezagutzen jarraitzeko.
Bestetik, ez dugu ahaztu edizio hastapenean izaten dugun MINTZODROMOA. Horrenbestez, azaroaren 4an eguerdiz Kontzejuzarren elkartu ginenok solasaldi ederrean aritu ahal izan ginen giro ederrean.
Bukatzeko, abenduaren 1erako eskolan guraso erdaldun eta ia euskaldunentzako burutu beharreko  hitzaldia atzeratzea erabaki genuen egunean bertan elurrak sortutako eragozpenengatik. Aitzitik, ez despitatu, aurki izango dugu-eta "5 gako seme-alaben eskola-errendimendua hobetzeko" hitzaldia Mallabiko eskolan.