Pages

2009/07/09

A ZE BUKAERA EDERRA!





Honi bai esan dakiokeela bukaera potentea!
Berbalagun 08/09 edizioaren azken jarduerak, Sabel Dantza ikastaroak, alegia, 20 lagun bertaratzea lortu du. Talia irakasleak, gainera, erritmo lasai baina etengabe batez berehala erdietsi du jendea dantzan, izerditan eta giro alaian jartzea.

Oraindik ere, datorren astean burutuko diren bi saio gelditu arren, idazten dizuen honek une hau aprobetxatu nahi du agur esateko. Beraz, adi Santixauetan izango diren euskarazko ekintzei eta, oso ondo pasa oporretan. Izango duzue Berbalagunen berri irailaren bukaera aldera.
Muuuuuuuuuuuua.

2009/07/07

A ZE GIRO EDERRA AFARIAN!!







Aurtengoa hain edizio luzea izanda "azken Afaria" ez da BERBALAGUN 08/09ren azken ginda izango. Izan ere, oraindik ere, abiatzeke dugu Sabel Dantza ikastaroa. Gainera, ez da makala izango, menuan inoiz sartu ez den ikastaro honetan 20 lagunek eman baitu izena! A ze lurrikara izango dugun Ermuan uztailaren 8an arratsaldeko 7etan.
Horri buruz, baina, izango dugu aurreraxeago zer kontatu, oraingoan afaria izango delako gure hizpide:

Berbalagunen aritzen den %20 baino joan ez bazen ere giro aparta izan genuen uztailaren 3ko afarian. Txikiteo arin batek lagunduta, 10ak baino lehen, abiatu ginen Mendiola jatetxera, bertan, brindisak, barreak eta abarrekoak lagun afari ederra igaro genuen bukaeran sariak banatu arte. Jakingo duzuen bezala, Tribial irabazle bi izan dugu aurten; ezta foto-finishak ere ezin izan du berdinketa apurtu. Beraz, bi taldeen partaideak, Berbalagunkide guztiekin batera jakina, zeuden konbokatuak afarira sariak jasotzeko. Hasierako baldintza zorrotzegia zelakoan -saria jasotzeko afarira joan beharra- arindu zen baldintza eta, ordezkari batek euren taldekoak jaso ahal izateko baimena ezarri zen. Halere, talde bateko partaide bat ere agertu ez zenez.....haien sariak afarira bertaratutakoen artean banatzea erabaki zen afarian bertan egindako asanbladan, kar, kar,kar. Sentitzen dut baina horrelakoa da demokrazia.

ikusi, ikusi zein pozik zeuden Berbalagunkideak!