Pages

2009/03/31

KORRIKA BADATOR!!!!





Bai lagunok, Berbalagunkideok ere egin diogu ekarpentxoa KORRIKAri. Argazkian ikus daitekeen moduan, pasa den ostiralean, ohiko TXIKITEOKIDEa poteo "iragartzaile" bihurtu genuen, horrela, KORRIKA 16ko petoa soinean, ekin eta bukaera eman genion TXIKITEOKIDEri. Makina bat jendek galdetu zigun karreraz, beraz, betiko xedeaz gain, KORRIKA iragartzearena ere erdietsi genuen.

Ez ahaztu, KORRIKA Ermutik larunbat honetan pasatuko da. Egun berean hainbat ekitaldi izango da:

11.30ean UMEENTZAKO JOLASAK plazan
12.30ean ERMUAN KANTUAN saio berezia. Korrikako kantak.
14.30ean KORRIKA BAZKARIA Mendiola jatetxean. 20€. Erosi txartela aldez aurretik.
18.30ean DANTZALDIA plazan
19.00etan KALEJIRA "Orkresta" taldearen eskutik
20.00etan LARRAINDANTZA Plazan
Eta...........22.00 Denok KORRIKARA!!!!

Ikus dezakezuenez, ez dugu aspertzeko aukerarik izango. Ez izan ZOZOAK eta parte hartu!!

2009/03/26

TXIKITEOKIDE KORRIKALARIA OSTIRALEAN


Bada, bai lagunok ostiral honetan TXIKITEOKIDEn KORRIKA petoa paseatzera aterako dugu. Ez, lasai, eguna ez da heldu oraindik, Ermutik apirilaren 4an igaroko da KORRIKA. Halere, motorrak berotzeko poteoari KORRIKA kutsua emango diogu. Animatuko zarete?
Beti bezala, Herga tabernan elkartuko gara arratsaldeko 8etan. ETORRI, ETORRI!!

2009/03/03

SAGARDOTEGIAN? IKARAGARRI ONDO!!!









Zein gustura larunbat eguerdian Hernani aldean! Zein ondo pasatu genuen eguerdi-arratsaldea sagardotegian eta zein ondo jan genuen. Edan? Ondo jaten denean... Bada, bai lagunok, dena primeran atera zen joan zen larunbatean, 32 lagun abiatu ginen eguerdi aldera Hernanirantz eta primeran jan eta edan, dantzatu, kantatu eta barre piloa egin ostean, Zarautzen bueltan itsasoa ikusi eta txikito batzuk hartuta, iluntzeko bederatziak jotzear heldu ginen Ermura. Larre-Gain sagardotegiko lagunek, oraingoan ere, ez ziguten kale egin eta, primeran eman ziguten jaten eta edaten, hau guztia sekulako giro ederraz blaituz. Datorren urtean, aurtengoa ikusita, baietz jende gehiago joan!!