Pages

2015/12/09

UMEAK PROTAGONISTA!!!

Giro ederrean aritu ginen ostiralean GURASO TAILERREAN. Zubiak zubi era egokian egin ahal izan zen tailerra ANTXITXIKETAN begirale taldeari esker. Oraingoan ere oso saio dibertigarri, sortzaile eta erabilgarria proposatu ziguten ermuko begiraleek umeekin eta umeez gozatzeko. Bi hitzetan, beste aukera polita gure seme-alabek euskarara hurbiltzen jarraitzeko.



2015/12/03

MALLABIAN.....AURKI!!!


MALLABIKO BERRIAK

Aupa Berbalagunok!!!

Haize freskoa datorkigu mallabitik. Kanpaina bukatuta, dezente egin dugula aurrera esan genezake. Izan ere, iazko berba-taldeari, aurten, goizeko eta eskolako (Gurasolagun) berba-taldea gehituko zaizkio!!!
 Horrez gain, ekintzei dagokienez, iraileko "Euskararen  praktika sustatzen zuen bideoa aurkezpena" eta "Mintzodromoa"z gain, abenduaren 10ean "lehen BERBAfaria" izango dugu. Giro eder eta atseginean euskaraz aritu nahi baduzue, ez izan zalantza edo lotsarik eta etorri gurekin!!!