Kaixo lagunok!!!!
Ekainean ere aukera eder-ederrak izango ditugu euskara praktikatzeko eta gauza asko ikasi eta ezagutzeko:
SOINKETA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA: Azken urteotan puri-purian dagoen soinketa (gimnasia) mota, arlo estetikoa lantzeaz gain oso gomendagarria osasunerako. Ikastaroa doan. Lobioanon arratsaldeko 7etatik 9etara ekainaren 6 eta 13an. Eman izena email honi erantzunez.
DEBA-ZUMAIA KOSTAKO IBILBIDEA: Ekainaren 16an, goizeko 9etan puntuan ermuko tren geltokitik Debaraino joango gara eta bertatik oinez ezin politagoa den kostako ibilbidea egingo dugu. Hiru orduko paseotxoa egin ondoren Zumaiako hondartzara heldu bainotxoa, zerbait jan eta buelta jendeak nahi duen orduan, trenak orduro eta erdietan: 14.30, 15.30, 16.30........
EGOARBITZARA MENDI IRTEERA: Atzeratu genuen mendi irteera, oraiongoan, astean zehar egingo dugu, asko jota lau orduko ibilbidea baita. Ekainaren 19an asteartea, 16:30ean Patxi plazan (Ibilbidea: Olaerregara joan eta bertatik Egoarbitzara igo, jaitsiera Aixolatik egingo da eta gero Ermura), iraupena: 4 ordu, botak edo trekin moduko zapatilak eraman behar da, kantiplora ere bai. Benetan, ez galdu Ermua inguruko bistarik politenak dituen mendi honetara joateko aukera.
BUKAERAKO AFARIA: Berbalagun edota Gurasolagunen parte hartu duzuenok elkar ezagutzeko parada ederra. Jakina, bestelako ekintzetan parte hartutakook ere joan zaitezkete. Bertan TRIBIAL sariak banatuko dira. Afaria TRIBUNA tabernan izango da, 20 euro.
AZKEN TXIKITEOKIDE: hileko azken ostiralean, ekainaren 29an, betiko legez, euskara praktikatzeko "beste modu bat". Poteoa Hergan hasita, 20.00etatik 21.45era. Ez galdu azken aukera!!!!! . Zer, gustatzen?? Bada, aukeratu, animatu eta apuntatu mezu honi erantzunez!!!! Ondo izan juanmi