Pages

2021/02/22

PASEOLAGUN....ABIAN!!! parte hartu nahi???

 Badugu jende nahikoa martxoko PASEOLAGUN martxan jartzeko. Beraz, aurrera!!

Dena dela, badagu , oraindik, zuretzako lekurik.

Gustuko baduzu paseatzea......irakurri kartela eta oinak eta mingaina, biak, astinduko ditugu!



2021/02/09

EUSKARA PRAKTIKATZEKO.....BESTE MODU BAT!


Azken hilabeteetako osasun-egoera larria dela-eta, gizarteko esparru askotan bezala, BERBALAGUNen ere gure jarduna egokitu behar izan dugu. Ildo horretatik hona hemen beste berrikuntza bat:

PASEOLAGUN jarduera.

Ekintza honek euskararen praktika leku itxietan ezezik, kalean eta inguruetan ere egin daitekeela erakutsi nahi du.  Jakina, gure herriko mugak gainditu gabe eta, egungo neurriak errespetatuz, talde kopurua (gehienez 4 pertsona, distantzia eta musukoa).

Jarduera honetan, kartelean jartzen duen bezala, izena eman behar da gustuko ordua eta eguna adieraziz.

Paseoen iraupena ordubetekoa izango da. Dena dela, elkartutako pertsonek erabakiko dute paseoaren iraupena.

Izena emateko epea hurrengoa da: otsailaren 19ra arte.

663 070 492 telefonoan, ermua_berba@aek.eus helbidean edo Ermuko euskaltegietan.

Jarduna doakoa izango da.

2021/01/21

ADINEKO EUSKALDUNENTZAKO WhatsAPP IKASTAROA

Pandemia garaian egonik Aitxitxa-amama askok ez du familia hurbil izateko aukerarik. Gabezia honek, argazki, bideo eta bideo-konferentzien areagotzea ekarri du. Gure nagusi asko, baina, ez dira teknologian oso trebeak eta kostatu egiten zaie telefono dei arruntetik haratago joatea. Honetan lagunduko dien ikastaroa antolatu dugu oraingoan. Beraz, zure inguruan behar hau duen pertsonarik baduzu....esan izena emateko!!