Aupa lagunoook!!!!
Irail bukaera hor dugu, beraz, hasi motorrak berotzen, edo hobeto esanda, ekin mingaina berotzeari!
Urriaren 1etik aurrera ERMUKO eta MALLABIKO herrietan euskara praktika egitasmoetan izena eman nahi baduzu..........EGIZU!!!
Non?
-663 070 492 telefonora deitu edota watxapa bidaliz.
-Ermuko Kaltxango euskaltegi berrian (zeharkale 16).
-Ermuko Udal euskara sailean.
-Mallabiko Udal liburutegian.
Animatu eta apuntatu lehenbailehen, zure zain gaude.
Pages
2018/09/20
2018/06/01
2018/04/26
2018/04/09
2018/03/28
2018/03/27
2018/03/21
2018/02/23
2018/02/22
2018/02/21
BERBATALDEEN ARGAZKI LEHIAKETA
Poliki-poliki bada ere, hainbat talde animatu da jada parte hartzera. Alabaina, oraindik, parte hartu ez duzuenok garaiz zabiltzate, izan ere, aurkezteko epea luzatu dugu. Beraz, ez da izango otsailaren 2an, MARTXOAREN 2AN baizik.
Epea bukatuta horrela jardungo dugu:
-Parte hartu duten taldeek besteen argazkiak baloratu beharko dituzte 1etik (puntuaziorik apalena) 5era (puntuaziorik altuena, onena).
-Ez diote euren argazkiari puntuaziorik emango.
-Ermuko Berbalaguneko Jarraipen Batzordeak ere izango du baloratzeko gaitasuna, argazki lehiaketan parte hartu ez arren.
-Emaitzak, hots, talde irabazlea zein izan den, aurtengo BERBALAGUNeko ekintzarik garrantzitsuenean emango dira: BERBALAGUNen TOPAKETAn, apirilaren 20an, non Ermuko Berbalagun guztien aurrean, talde irabazleak itzelezko sari ederrak jasoko dituen.
Horrela bada.......BERBALAGUNOK!! Animatu eta bidali argazki ederra!!!

2018/02/20
TEKNOLOGIA IKASTEN. jAKINA, EUSKARAZ
Iaz bezala, Smartphonak hobeto ulertu eta erabiltzeko ikastaroa jarri genuen abian aurreko asteazkenean. Hain gaztetxoak ez direnek ere, ez dute atzean geratu nahi horrelako kontuetan eta hor aritu ziren jotake watxap eta antzekoen "misterioak" deskubritzen.
2018/02/14
UMEAK JAI?? BADA, EKARRI EUSKALTEGIRA, SAN BLASAK EGINGO DITUGU-ETA!!
Inauteri garaiko euskara ikasle-gurasoen "eske umeak jai du eta ezin etorri" hain erabili hori ekiditeko asmoz, aurten BERBALAGUNek aukera polita eskaini die Ermuko euskaltegiei: SAN BLAS TAILERRA. Saio hau, euskara ikasleek eta haien umeek elkarrekin jarduteko propio antolatutako ekintza izan da.
Jana eta edanarekin lotutako jarduera gehienek bezala.....honek ere arrakasta itzela izan du. Horren eredu bertan elkartu den 30tik gorako taldea.
On egin!!
BIGARREN GURASOLAGUN IREKIA
Ohitura bihurtu zaigu Ermuko inauteri garaian GURASOLAGUN IREKIA saio bat egitea. Izan ere, Ermuan dugun karnabal programa anitza eta ugaria izanik, hauetan erabiltzeko arropa edota osagarriren bat beti etortzen zaigu ondo. Esaterako, Hartzaren egunean jar litekeen kapela edo sorgin-kareta!!!
Ederto aritu ziren guraso eta umeak nork bere "eskulana" ahalik eta hobekien egiten saiatuz.
Subscribe to:
Posts (Atom)