Aste honetan emango zaio amaiera Reflexologia ikastaroari. Interesgarri eta atseginaz gain, ikastarokideek aplikagarritzat jo dute ikastaroa. Beraz, orain badakizue nori eskatu oinetan masajetxoa, ezta?
Agur bati baina, ongi etorri beste bati. Barne dekorazioari dagokionez, hauxe:
Barne dekorazioa ikastaroan izena emateko epea zabaldu da, jada!!
Interesa baduzu arin ibili plaza gutxi dago eta.
Bi ohar garrantzitsu:
1- Lehen saioko data aldatu egin da. Ez da martxoaren 18an izango, martxoaren 16an (astelehena) baizik. Arrazoia? 19ko zubia. Zubiaren hasiera 19an hasteak 18an "pira" (maletak egin, bidaia...) larregi ekar lezake. Beraz, astelehenera aurreratzea pentsatu dugu, hobeto, ezta? Hurrengo saioak, baina, berdin mantenduko dira, hau da, 25 eta 1ean.
2- Izena aurretik eman duzuenok KONFIRMATU behar duzue zuen parte hartzea.
Hauexek dira ikastaroaren gaineko datuak:
BARNE DEKORAZIOA ikastaroa. Martxoaren 16, 25 eta apirilaren 1ean Lobiano kultur gunean. Arratsaldeko 7etatik 9etara. Doakoa. Ikastaro emailea: Eider Aranburu barne dekoratzailea. Izena eman ohiko lekuetan eta ohiko modura martxoaren 13a baino lehen.
No comments:
Post a Comment