Pages

2007/02/26

BADATOR KORRIKA!

Badugu Ermuko korrika kulturala gainean, aste honetan bertan, ostiralean, ekingo zaio egitarauari. Eta gogor hasteko ez dago kontzertu bero batekin hastea baino hoberik. Argazkiko Puto amoak matematiketan -PAM- izango dira, beraz, horretaz arduratuko direnak, gaueko 10etan Carpe Diem tabernan. Ez ahaztu egitaraua itzela izango dela, ez duzula sinesten? Bada, entzun hau, hurrengo ostiralean Pirritx eta Porrotx.....horrela martxoaren 25era arte!


TXIKITEOKIDE GORANTZ

Otsaileko txikiteokideko argazkia duzue hau, batzuek argazkiari muzin egin arren, ikusten da aldra ederra aritu ginela, lehenengoan baino 3/4 lagun gehiago, horrela jarraituz gero....laster ezin sartu tabernetan!

2007/02/19


ZE ONDO IKASTAROETAN!!


Argazkietan ikus daitekeen bezala, gogotsu eta ganoraz dihardu jendeak ipuingintza eta abalorio ikastaroetan. Bigarren saioko erretratuak dira, eta oso ondo ikusi ez arren, antzeman daiteke Lobianoren dotoretasuna.
Etorriko diren gehienak ere bertan izango dira, eta benetan, ez dira gutxi, dantza1 eta 2, argazkilaritza, Tai-txi eta masaje ikastaroak. Argi dago, euskaraz berba egin, ondo pasatu eta jendea ezagutzeaz gain gauza biziki interesgarri eta baliagarriak ikas daitezke Berbalagunen.
Baietz….zuk ere parte hartu nahi duzula? Bada, gogoratu Berbalaguneko ekintza guztietan derrigorrezkoa dela izena ematea. Horretarako, mezua bidali gure telfnora, 639414205, Kaltxango euskategitik pasatu edo e-maila idatzi: Ermua_berba@aeknet.net.
Eta hurrengoa, zein? Dantza1 ikastaroa, dantza soltea ikasteko aukera paregabea, fandango, arin-arin….Martxoaren 7, 14 eta 21ean, 18.00-20.00, Lobiano kulturgunean. Doan. Izena eman martxoaren 2ยช baino lehen.


Ezin esan lekua aproposa eta erakargarria ez denik, ezta? Argi dago, parte hartuz gero “Upa dance” edo “Fama”koak txiki utziko ditugu horren toki profesionalean!!






2007/02/09

Ekintzak jada martxan

Ermuko Berbalagunek, astean behineko geldialdiaz gain, urtarriletik aurrera hainbat jarduera egiteari ekiten dio. Une honetan, esaterako, martxan ditugu abalorioak egiten ikasteko ikastaroa eta Haurrei ipuinak kontatzen ikasteko ikastaroa. Gainera, urtarrileko azken ostiralean -hurrengo hilean berdin egingo da- "txikiteokide"k hasi zuen bere ibilbidea.

ETA ETORRIKO DIRENAK..
Esan bezala, Ermuan, denetariko jarduerak antolatzen ditugu, eta horren adierazle dugu datorren larunbatean, otsailak 17, Izotz patinajean aritzeko irteera. Aratusteekin bat Donostiako Txuri-urdinera abiatuko gara larunbat goizean, bazkalordurako bueltatuz.
Martxoan sartuta, 3an sagardotegira, 7, 12 eta 21ean Euskal dantza ikastaroa eta, martxoaren 20an 1950ean Ermua nolakoa zen jakingo dugu izango dugun hitzaldi bati esker. Nola ez, martxoko azken ostiralean "txikiteokide".
Jakina, hil honetan Ermuko KORRIKA kulturaleko ekitaldiak izango dira, beraz, adi egitarauari!

2007/02/06

Zer da BERBALAGUN egitasmoa?

Zer da BERBALAGUN egitasmoa?

Euskararen erabilpenerako egitasmoa da, Ermuan euskaldun zahar eta berriak harremanetan jarriko dituen proiektua. Harreman hau taldeka eta taldeak berak aukeratutako ordu eta egunean izango da. Proiektu honek hiru helburu ditu; batetik, euskaldun berriak eta ikasten dihardutenei laguntzea, bestetik, euskaldun guztiei zahar zein berriei euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzea eta azkenik, euskararen presentzia eta etorkizuna indartzea. Taldeak osatzerakoan kontuan hartuko dira partaideen ordutegiak, gustuak, interesak eta abar.


Norentzat da proiektu hau?

Euskaldun berrientzat

Inoiz euskara ikasi edota erdibidean geratu direnentzat, gaur egun ikasten eta elkarrizketa bat izateko maila nahikoa dutenentzat. Ermuan 4.500 lagun inguru dira egoera horretan daudenak.

Euskaldun zaharrentzat

Euskaldun zaharren partehartzea behar-beharrezkoa da egitasmo honetan. Alde batetik, euskaldun berriei beraien euskara hobetzen laguntzen zaielako. Eta bestetik, euskaldun zahar eta berrien arteko harremanak euskaraz normaltasun osoz eman daitezen lortu ahal izateko, Ermua euskaldunagoa izan dadin pausoak emanez.

2007/02/02

berbalagunen ordutegiak

Astelehenak, 18etan Kus-Kus-en

Astelehenak, 18etan Jai Tabernan

Astelehenak, 18.30ean Erretena elkartean

Astearteak, 17etan Kus-Kus-en

Astearteak, 19etan Ilun tabernan

Ostegunak, 16etan Lex tabernan

Ostegunak, 19.30ean Jai tabernan

Ostiralak, 10etan Beer Station-en

Ostiralak, 19.30ean Txantxikun


Izena emateko:
Talde hauetan parte hartu nahi baduzu edo beste talde berri bat sortu:
1- Deitu telefono honetara: 943 17 19 40 – 639 41 42 05
2- Mezu bat bidali: ermua_berba@aeknet.net
3- Galdetu euskaltegietan, Elexosten edota Ermuko udaleko euskara sailean.