Pages

2009/02/19

ZEIN GOZOA GOZOGINTZA!!!!









Bukatu da, bukatu da, akabo. 3 saio arrakastatsuren ostean hona hemen, argazkien bitartez, emaitza. Ze inbidia eeeehhhhh, ai bekaiztiak......Hurrengoan arinago ibili eta izena eman!
Ez ahaztu, datorren asteazkenean REFLEXOLOGIA, oraindik ere, badago plazaren bat, korriiiiiiiiiiiiii................

2009/02/16

REFLEXOLOGIA IKASTAROAN IZENA EMAN NAHI?



Bai lagunok, sagardotegira joan baino 3 egun lehenago reflexologian -adituak ez baina- arituak izan nahi baduzue animatu eta izena eman lehenbailehen Reflexologia ikastaroan. Nola? Betiko legez, Lobianon bertan, 639414205 telfnora deitu edo SMS bidaliz edota ermua_berba@aek.org helbidera e-maila bidaliz.

Hauexek dira interesa duzuenontzako datuak:

otsailaren 25 eta martxoaren 4 eta 11n. 19.00etatik 21.00etara Lobiano kultur gunean. Doan da. Irakaslea Amaia Arriaga Lizaur.

Izena eman otsailaren 24a baino lehen. Dena dela, arin ibili plazak mugatuak dira-eta.

2009/02/12

LEHEN IKASTAROA....JENDEZ LEPO!!




Itzelezko arrakastaz hasi dira ikastaroak. Lehen honetan, Gozogintzan, alegia, 16 lagunek parte hartzen dihardu, topera, beraz.
Gogoratu hurrengoa Reflexologia izango dela. Hau, hilaren 25ean hasiko da. 3 saioak Lobiano kulturgunean, arratsaldeko 7etatik 9etara. Doan da. Eman izena lehenbailehen plazak mugatuak dira-eta!!!!!

2009/02/09

DENOK SAGARDOTEGIRA!!


Otsailaren 28an SAGARDOTEGIRA joango gara. Giro paregabe hori ezagutzen ez baduzu ez galdu aukera ezinhobe hau. Bazkaria izango da. 35 euro autobusa barne. Animatu eta izena eman lehenbailehen, plazak mugatuak dira-eta.

2009/02/02

2009ko berbalagun ekintzak

Aupa lagunok!

Hemen dituzue 2009ko Berbalagun ekintzak. Jakin ezazue, guztiak otsailetik uztailera bitarteko epean burutuko direla. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkizuet prozesu luze honetan, aukeraketa prozesuan, alegia, parte hartu duzuen guztioi, benetan lan fina egin duzue-eta.

Ildo horretatik, ekintzei “botua” eman diezuenok, ekintzetan izena ematerakoan, lehentasuna izango duzue eta, kontrakorik esan ezean, jada, ziurtaturik duzue lekua zuen gustuko ekintzetan. Bada, roilo gutxiago eta pasa gaitezen ikustera GURE MENUA!!!!!!!!!!!!!!!!!!


IKASTAROAK

Gozogintza

Otsailaren 4, 11 eta 18an. Erretena elkarte gastronomikoan. Arratsaldeko 7etan. 5 euro.

Reflexologia ikastaroa

Otsailaren 25 eta martxoaren 4 eta 11n. Lobiano kultur gunean. 7etan. Doan.

Barne dekorazioa

Martxoaren 18, 25 eta apirilaren 1ean. Lobiano kultur gunean, 7etan. Ziurrenik doan.

Makillaje ikastaroa

Apirilaren15, 22 eta 29an. Lobiano kultur gunean, 7etan. Doan.

Eskulanak2 (Fieltro eta larrua): Maiatzaren 6, 13 eta 20an. Lobianon, 7etan. 10 euro.

Masaje ikastaroa

Maiatzaren 27 eta ekainaren 3 eta 10ean. Lobianon, 7etan. Doan.

Ile apaintzailetza

Ekainaren 17, 24 eta uztailaren 1ean. Lobianon, 7etan. Doan.

Sabel dantza

Uztailaren 8, 15 eta 22an. Lobianon, 7etan. Doan.


BESTELAKOAK

Txikiteokide

Hilero. Hilaren azken ostiralean. Arratsaldeko 8etan Herga taberna hasita.

Sagardotegira

Otsailaren 28an. Aurten bazkaria izango da. Hernanin. Bueltan geldialditxoa Zarautzen kafetxoa-edo hartzeko eta 8ak aldera etxean edo……segi parranda!!! Bazkaria + autobusa 30 euro.

“Ermua ezagutuz”

Maiatzaren 30ean. Goizeko 11etan. Patxi enparantzan.

Tribial txapelketa

Hilero, Berbalagun zitetan. Hilaren lehen astean.

Ekaineko afaria

Ekainaren 19an.

Atapuercarako txangoa

Zehaztuko dugu aurrerago


Izena ematea

Berbalagunkideek izena eman dezakete edozein momentutan. Hau da, hau irakurtzen den unetik ikastaroa egiteko apuntatzeko epea bukatu arte. Kontuan izan, ikastaro guztietan parte hartze muga izango dela, 15 kidek baino ezin izango dute izena eman. Ermuko herriari zabalduko zaio informazio hau ikastaroa egingo den hilaren hasieran. Izena emateko 639414205 deitu edota mezua bidali izena aipatuz, e-maila bidali edo euskaltegietatik pasatu.