Giro ederrean aritu ginen ostiralean GURASO TAILERREAN. Zubiak zubi era egokian egin ahal izan zen tailerra ANTXITXIKETAN begirale taldeari esker. Oraingoan ere oso saio dibertigarri, sortzaile eta erabilgarria proposatu ziguten ermuko begiraleek umeekin eta umeez gozatzeko. Bi hitzetan, beste aukera polita gure seme-alabek euskarara hurbiltzen jarraitzeko.
Pages
2015/12/09
2015/12/03
MALLABIKO BERRIAK
Aupa Berbalagunok!!!
Haize freskoa datorkigu mallabitik. Kanpaina bukatuta, dezente egin dugula aurrera esan genezake. Izan ere, iazko berba-taldeari, aurten, goizeko eta eskolako (Gurasolagun) berba-taldea gehituko zaizkio!!!
Horrez gain, ekintzei dagokienez, iraileko "Euskararen praktika sustatzen zuen bideoa aurkezpena" eta "Mintzodromoa"z gain, abenduaren 10ean "lehen BERBAfaria" izango dugu. Giro eder eta atseginean euskaraz aritu nahi baduzue, ez izan zalantza edo lotsarik eta etorri gurekin!!!

2015/11/27
SARE SOZIALAK ERE.....EUSKARAZ
Kitto, 15-16ko lehen ikastaroak bereak eman ditu. Hurrengo ekintza abenduaren 4an, ostirala, arratsaldeko 5etatik 6 eta erdietara izango da Lobianon: GURASO TAILERRA. Jokoak, istorioak, ipuinak, dinamika ezberdinak Antxitxiketan taldearen eskutik. Guraso eta seme-alabek estu dezaten euskararekiko harremana!!!
2015/11/19
GAZTAÑERRE....DANTZAZALEA!!!
Gaztainak lagun, azaroaren 9an ederto aritu ginen dantzan, solasean eta janean. 40 lagun inguru batu ginen Berbalagunek eta Kaltxango AEKk antolatutako ekintzan Ermuko azokan. Astelehena izanagatik, ez zen girorik falta izan etorritakoen artean. Datorren urtean...gehiago eta hobeto!!!

2015/11/04
ETA ASTELEHENEAN.........GAZTAÑERRE!!!!
Aspaldiko partez San Martin aurretik ospatuko dugu oraingoan GAZTAÑERRE. gainera, aurten merkatu plazara ekarriko dugu afalostean dantzan aritu ahal izateko. Beraz.......badakizu, etorri lagunekin, berbalagunekin edo familian; ekarri jana eta geure kontu edana eta gaztainak!!!
SARE SOZIALAK: FACEBOOK ETA TWITTERren aritzeko IKASTAROA
Aupa lagunok!!!
Ikastaroa gaur hasten den arren, 4 saio izango direnez (4, 11, 18 eta 25ean) oraindik aukera duzu izena emateko. Ermuko Teresa Murga Udal eraikinean, kz gunean hain zuzen, burutuko da. Lau saio hauen truke ez duzu ezer ordaindu behar izango eta, nola ez, beta zoragarria izango da euskaraz aritzeko, hots, praktikatzekooo!!!

2015/10/07
ERMUKO ETA MALLABIKO BERBALAGUN.......MARTXAN!!!
Urria hasita, uda osteko kaosa gainditua eta egunak guztiz antolatuak izanda..........
bada BERBALAGUNen izena emateko garaia
Izan ere, Mallabian aurten gogor gabiltza eta jada Bideo eder hau egin dugu mallabiarrak euskara praktikatzera anima daitezen.
Hori gutxi balitz, urriaren 4an motorrak are gehiago berotzeko MINTZODROMOA antolatu genuen Mallabiko Kontzejuzarran, beitu, beitu!!
Ederra bideoa eta ederra Mintzodromoa, ezta??
Etorri gurekin EUSKARA PRAKTIKAtzera, euskaldunak ezagutzera, ondo pasatzera. Astean behin, ordubetez, kafetxo baten inguruan............
IZAN ZAITEZ BERBALAGUNA, aurten ere bai!!
Doako kontua da, dozenaka ekintzatan parte hartu ahal izango duzu!!
IZENA EMAN URRIAREN 16a AURRETIK
639414205 telefonoan, euskaltegietan, Elexosten, edota Ermuko Euskara Sailean.
Iazkoa edo aurreko urteetakoa bazara eta TALDE BEREAN jarraitu nahi baduzu esan JARRAITU NAHI DUT eta kitto, aldaketarik egin nahi baduzu, mesedez, idatzi, zein taldetan nahi duzun (iazkoak) edota zein egun eta ordutegitan nahi duzun.
Betiko taldeetakoak URRIAREN 12TIK 16RAKO ASTEAN HASIKO DIRA (bakoitza dagokion egunean, noski)
Hauexek iazkoak:
Astelehenak,10.00etan
Moloko
tabernan
Astearteak,
16.00etan, Lex tabernan
Astearteak,
20.00etan Hannigans-en
Asteazkenak,
11.15ean, Hannigans-en
Ostegunak,
18.00etan, Jai tabernan
Ostiralak,
10.00etan, Beer station-en
Ostiralak,
15.30ean, Torrekua tabernan (merkatari eta tabernariak)
Ostiralak,
19.30ean, Txantxikun.
Juanmi bravo
2015/05/18
2015/03/05
2015/03/04
2015/02/25
SAGARDOTEGIRA!!!!
Aupa lagunok!!!
Negu gorrian egonda plan atseginak behar beharrezko ditugu, bai!!
Aurten, Txindurri dantza taldearekin batera, Astigarragako Oiarbide sagardotegira joango gara afaltzera martxoaren 7an.
Afaria + autobusa 35 euro
Ez galdu aukera paregabe hau euskara praktikatu eta izugarri ondo pasatzeko eta etorri lagunekin!!!!!
Apuntatu lehenbailehen plazak mugatuak dira-eta!!!!
Izena emateko: ermua_berba@aek.org helbidera idatzi edo 639414205 telefonora deitu edo mezua bidali.

2015/02/11
LISTO....MENUA, ABIAN!!!
Berbalagunek burutu du dagoeneko ekintza zerrenda osatzeko erabili ohi duen prozesua. Horrenbestez, urte osoko ekintzak eskuragarri dituzue. 2015ean zehar 20 bat ekintzez gozatzeko aukera paregabea izango duzue. Ez baduzue oraindik menua jaso, eskatu 639414205 telefonoan.
2015/01/27
MALLABIAN ERE......ABIAN!!!
Datorren ostiralean, urtarrilak 30, kanpaina era politean ixteko, , Mallabiko Berbalagun egitasmoaren nondik norakoak azalduko dira Mallabiko kultur-etxean. Jakina, edozein mallabiarrek hartu ahal izango du parte, izan ere, aurkezpen publikoa izango da.
Hori gutxi balitz, jende etorrera hori gozotzeko, baso erdi bat ardo edan eta mokadutxoa jateko aukera izango da, une alai horrek horrela eskatzen duelako, bai jaun-andereak!
Hori gutxi balitz, jende etorrera hori gozotzeko, baso erdi bat ardo edan eta mokadutxoa jateko aukera izango da, une alai horrek horrela eskatzen duelako, bai jaun-andereak!
Subscribe to:
Posts (Atom)