Aupa lagunok!!!
Aste honetan, hil bukaera indartsua izango dugu. Urtarrilaren amaieran gertatu zen bezala, bi ekintza metatuko zaizkigu ostiralean: GURASOLAGUN IREKIA eta DANTZANITZ!!
baina, ez kezkatu, ez baitago zertan aukeratu, bietan ere apunta zaitezke!!
Bata, 17.00 hasi eta 18.30ean bukatuko da eta, bigarrena, 18.45 hasi eta 20.15ean bukatuko da.
Hori bai, EZINBESTEKOA da izena ematea. Beraz, ez itxoin gehiago eta......APUNTATU ja!!
Pages
2016/02/22
2016/02/10
ETA BIHAR.......EUSKARAZKO PINTXO POTE
Aurten bi izango ditugu, eta lehena BIHAR izango. Ez galdu euskara praktikatzeko modu atsegin eta jator hau. Plazako InfreƱu tabernatik abiatuta 4 pintxo-pote hartuko ditugu. Iluntzeko zortzietan. Izena eman ohiko kanalak erabiliz.
IZERDI PATSETAN!!!
Gurasolagun irekia bukatu ahala DANTZANITZ jarri zitzaigun abian. Honetan hitz gutxiago baina mugimendu askoz gehiago. Ekintza hartzailea izanagatik oso giro dibertigarri eta aberasgarria sortu zen, hainbat euskaldunek elkar ezagutzeko aukera izan zutelako. Izan ere........pertsona bat ezagutzean lehen hitza euskaraz bada....hortik aurrera harreman euskalduna izango da haien artean. Gehienak....errepikatzeko prest. Noiz? Otsailaren 12an. Korri, plazak mugatuak dira-eta!!!!
GURASOLAGUN IREKI ETA SORTZAILEA!!
Aupa lagunok!
Iragarri bezala, urtarrilaren 29an ekin genion GURASOLAGUN IREKIA jarduerari. Jende askok parte hartu ez bazuen ere gustura aritu ginen ANTXITXIKETAN taldearen gidaritzapean eskulanetan. Inauteriak bertan izanda "joaldun" kapela koloretsu ederra egiten saiatu ginen eta emaitzak gorabehera, ederto pasatu genuen ume zein gurasook.
Mila esker, Antxitxiketan!!!!

Subscribe to:
Posts (Atom)