Azken hilabeteetako osasun-egoera larria dela-eta, gizarteko esparru askotan bezala, BERBALAGUNen ere gure jarduna egokitu behar izan dugu. Ildo horretatik hona hemen beste berrikuntza bat:
PASEOLAGUN jarduera.
Ekintza honek euskararen praktika leku itxietan ezezik,
kalean eta inguruetan ere egin daitekeela erakutsi nahi du.
Jakina, gure herriko mugak gainditu gabe eta, egungo neurriak
errespetatuz, talde kopurua (gehienez 4 pertsona, distantzia
eta musukoa).
Jarduera honetan, kartelean jartzen duen bezala, izena eman
behar da gustuko ordua eta eguna adieraziz.
Paseoen iraupena ordubetekoa izango da. Dena dela, elkartutako pertsonek erabakiko dute paseoaren iraupena.
Izena emateko epea hurrengoa da: otsailaren 19ra arte.
663 070 492 telefonoan, ermua_berba@aek.eus helbidean edo Ermuko euskaltegietan.
Jarduna doakoa izango da.
No comments:
Post a Comment