Poliki-poliki bada ere, hainbat talde animatu da jada parte hartzera. Alabaina, oraindik, parte hartu ez duzuenok garaiz zabiltzate, izan ere, aurkezteko epea luzatu dugu. Beraz, ez da izango otsailaren 2an, MARTXOAREN 2AN baizik.
Epea bukatuta horrela jardungo dugu:
-Parte hartu duten taldeek besteen argazkiak baloratu beharko dituzte 1etik (puntuaziorik apalena) 5era (puntuaziorik altuena, onena).
-Ez diote euren argazkiari puntuaziorik emango.
-Ermuko Berbalaguneko Jarraipen Batzordeak ere izango du baloratzeko gaitasuna, argazki lehiaketan parte hartu ez arren.
-Emaitzak, hots, talde irabazlea zein izan den, aurtengo BERBALAGUNeko ekintzarik garrantzitsuenean emango dira: BERBALAGUNen TOPAKETAn, apirilaren 20an, non Ermuko Berbalagun guztien aurrean, talde irabazleak itzelezko sari ederrak jasoko dituen.
Horrela bada.......BERBALAGUNOK!! Animatu eta bidali argazki ederra!!!
No comments:
Post a Comment