Pages

2017/12/05

MALLABIAN ERE SALTSAN!!





Irailetik hona, berbataldeetan aritzeaz gain, bestelakoak ere egin ditugu Mallabian. Edizio honetarako propio sortutako ekintza ere izan dugu Mallabian. "Mallabitarrok egina" ekintzak euskara lagunartean zein familian praktikatzeko eta mallabiko bazterretan ekoizten diren produktuak ezagutzeko parada ederra eman zigun. Ez da makala herri honetako produkzioa, gero!!
Dena ondo bidean, edizio honetan bertan beste saio bat edo beste antolatuko dugu, paseotxoa emateaz gain, bertako ekizpena ezagutzen jarraitzeko.
Bestetik, ez dugu ahaztu edizio hastapenean izaten dugun MINTZODROMOA. Horrenbestez, azaroaren 4an eguerdiz Kontzejuzarren elkartu ginenok solasaldi ederrean aritu ahal izan ginen giro ederrean.
Bukatzeko, abenduaren 1erako eskolan guraso erdaldun eta ia euskaldunentzako burutu beharreko  hitzaldia atzeratzea erabaki genuen egunean bertan elurrak sortutako eragozpenengatik. Aitzitik, ez despitatu, aurki izango dugu-eta "5 gako seme-alaben eskola-errendimendua hobetzeko" hitzaldia Mallabiko eskolan.


No comments: