Pages

2015/10/07

ERMUKO ETA MALLABIKO BERBALAGUN.......MARTXAN!!!

Aupa lagunok!!!!

Urria hasita, uda osteko kaosa gainditua eta egunak guztiz antolatuak izanda..........


bada BERBALAGUNen izena emateko garaia


Izan ere, Mallabian aurten gogor gabiltza eta jada Bideo eder hau egin dugu mallabiarrak euskara praktikatzera anima daitezen.

 Hori gutxi balitz, urriaren 4an motorrak are gehiago berotzeko MINTZODROMOA antolatu genuen Mallabiko Kontzejuzarran, beitu, beitu!!

Ederra bideoa eta ederra Mintzodromoa, ezta??




 
 


Etorri gurekin EUSKARA PRAKTIKAtzera, euskaldunak ezagutzera, ondo pasatzera. Astean behin, ordubetez, kafetxo baten inguruan............


IZAN ZAITEZ BERBALAGUNA, aurten ere bai!!

Doako kontua da, dozenaka ekintzatan parte hartu ahal izango duzu!!

IZENA EMAN URRIAREN 16a AURRETIK

639414205 telefonoan, euskaltegietan, Elexosten,  edota Ermuko Euskara Sailean.

Iazkoa edo aurreko urteetakoa bazara eta TALDE BEREAN jarraitu nahi baduzu esan JARRAITU NAHI DUT eta kitto, aldaketarik egin nahi baduzu, mesedez, idatzi, zein taldetan nahi duzun (iazkoak) edota zein egun eta ordutegitan nahi duzun.

Betiko taldeetakoak URRIAREN 12TIK 16RAKO ASTEAN HASIKO DIRA (bakoitza dagokion egunean, noski)

Hauexek iazkoak:



Astelehenak,10.00etan Moloko tabernan

Astearteak, 16.00etan, Lex tabernan

Astearteak, 20.00etan Hannigans-en

Asteazkenak, 11.15ean, Hannigans-en

Ostegunak, 18.00etan, Jai tabernan

Ostiralak, 10.00etan, Beer station-en

Ostiralak, 15.30ean, Torrekua tabernan (merkatari eta tabernariak)

Ostiralak, 19.30ean, Txantxikun.



Juanmi bravo
Ermuko eta Mallabiko praktika egitasmoen arduraduna

No comments: