Pages

2009/07/07

A ZE GIRO EDERRA AFARIAN!!







Aurtengoa hain edizio luzea izanda "azken Afaria" ez da BERBALAGUN 08/09ren azken ginda izango. Izan ere, oraindik ere, abiatzeke dugu Sabel Dantza ikastaroa. Gainera, ez da makala izango, menuan inoiz sartu ez den ikastaro honetan 20 lagunek eman baitu izena! A ze lurrikara izango dugun Ermuan uztailaren 8an arratsaldeko 7etan.
Horri buruz, baina, izango dugu aurreraxeago zer kontatu, oraingoan afaria izango delako gure hizpide:

Berbalagunen aritzen den %20 baino joan ez bazen ere giro aparta izan genuen uztailaren 3ko afarian. Txikiteo arin batek lagunduta, 10ak baino lehen, abiatu ginen Mendiola jatetxera, bertan, brindisak, barreak eta abarrekoak lagun afari ederra igaro genuen bukaeran sariak banatu arte. Jakingo duzuen bezala, Tribial irabazle bi izan dugu aurten; ezta foto-finishak ere ezin izan du berdinketa apurtu. Beraz, bi taldeen partaideak, Berbalagunkide guztiekin batera jakina, zeuden konbokatuak afarira sariak jasotzeko. Hasierako baldintza zorrotzegia zelakoan -saria jasotzeko afarira joan beharra- arindu zen baldintza eta, ordezkari batek euren taldekoak jaso ahal izateko baimena ezarri zen. Halere, talde bateko partaide bat ere agertu ez zenez.....haien sariak afarira bertaratutakoen artean banatzea erabaki zen afarian bertan egindako asanbladan, kar, kar,kar. Sentitzen dut baina horrelakoa da demokrazia.

ikusi, ikusi zein pozik zeuden Berbalagunkideak!

No comments: