Pages

2009/02/02

2009ko berbalagun ekintzak

Aupa lagunok!

Hemen dituzue 2009ko Berbalagun ekintzak. Jakin ezazue, guztiak otsailetik uztailera bitarteko epean burutuko direla. Nola ez, eskerrak eman nahi dizkizuet prozesu luze honetan, aukeraketa prozesuan, alegia, parte hartu duzuen guztioi, benetan lan fina egin duzue-eta.

Ildo horretatik, ekintzei “botua” eman diezuenok, ekintzetan izena ematerakoan, lehentasuna izango duzue eta, kontrakorik esan ezean, jada, ziurtaturik duzue lekua zuen gustuko ekintzetan. Bada, roilo gutxiago eta pasa gaitezen ikustera GURE MENUA!!!!!!!!!!!!!!!!!!


IKASTAROAK

Gozogintza

Otsailaren 4, 11 eta 18an. Erretena elkarte gastronomikoan. Arratsaldeko 7etan. 5 euro.

Reflexologia ikastaroa

Otsailaren 25 eta martxoaren 4 eta 11n. Lobiano kultur gunean. 7etan. Doan.

Barne dekorazioa

Martxoaren 18, 25 eta apirilaren 1ean. Lobiano kultur gunean, 7etan. Ziurrenik doan.

Makillaje ikastaroa

Apirilaren15, 22 eta 29an. Lobiano kultur gunean, 7etan. Doan.

Eskulanak2 (Fieltro eta larrua): Maiatzaren 6, 13 eta 20an. Lobianon, 7etan. 10 euro.

Masaje ikastaroa

Maiatzaren 27 eta ekainaren 3 eta 10ean. Lobianon, 7etan. Doan.

Ile apaintzailetza

Ekainaren 17, 24 eta uztailaren 1ean. Lobianon, 7etan. Doan.

Sabel dantza

Uztailaren 8, 15 eta 22an. Lobianon, 7etan. Doan.


BESTELAKOAK

Txikiteokide

Hilero. Hilaren azken ostiralean. Arratsaldeko 8etan Herga taberna hasita.

Sagardotegira

Otsailaren 28an. Aurten bazkaria izango da. Hernanin. Bueltan geldialditxoa Zarautzen kafetxoa-edo hartzeko eta 8ak aldera etxean edo……segi parranda!!! Bazkaria + autobusa 30 euro.

“Ermua ezagutuz”

Maiatzaren 30ean. Goizeko 11etan. Patxi enparantzan.

Tribial txapelketa

Hilero, Berbalagun zitetan. Hilaren lehen astean.

Ekaineko afaria

Ekainaren 19an.

Atapuercarako txangoa

Zehaztuko dugu aurrerago


Izena ematea

Berbalagunkideek izena eman dezakete edozein momentutan. Hau da, hau irakurtzen den unetik ikastaroa egiteko apuntatzeko epea bukatu arte. Kontuan izan, ikastaro guztietan parte hartze muga izango dela, 15 kidek baino ezin izango dute izena eman. Ermuko herriari zabalduko zaio informazio hau ikastaroa egingo den hilaren hasieran. Izena emateko 639414205 deitu edota mezua bidali izena aipatuz, e-maila bidali edo euskaltegietatik pasatu.

No comments: