Pages

2007/02/06

Zer da BERBALAGUN egitasmoa?

Zer da BERBALAGUN egitasmoa?

Euskararen erabilpenerako egitasmoa da, Ermuan euskaldun zahar eta berriak harremanetan jarriko dituen proiektua. Harreman hau taldeka eta taldeak berak aukeratutako ordu eta egunean izango da. Proiektu honek hiru helburu ditu; batetik, euskaldun berriak eta ikasten dihardutenei laguntzea, bestetik, euskaldun guztiei zahar zein berriei euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzea eta azkenik, euskararen presentzia eta etorkizuna indartzea. Taldeak osatzerakoan kontuan hartuko dira partaideen ordutegiak, gustuak, interesak eta abar.


Norentzat da proiektu hau?

Euskaldun berrientzat

Inoiz euskara ikasi edota erdibidean geratu direnentzat, gaur egun ikasten eta elkarrizketa bat izateko maila nahikoa dutenentzat. Ermuan 4.500 lagun inguru dira egoera horretan daudenak.

Euskaldun zaharrentzat

Euskaldun zaharren partehartzea behar-beharrezkoa da egitasmo honetan. Alde batetik, euskaldun berriei beraien euskara hobetzen laguntzen zaielako. Eta bestetik, euskaldun zahar eta berrien arteko harremanak euskaraz normaltasun osoz eman daitezen lortu ahal izateko, Ermua euskaldunagoa izan dadin pausoak emanez.

No comments: