Pages

2007/12/13

Aukeratzeko ekintzen zerrenda prest!!


menua

Kaixo lagunok!
Hemen duzue guztion artean egindako BERBALAGUN 2008ko urtarriletik uztailera bitarteko ekintzen MENUA. Beraz, jatetxe eta abarrekoetan egiten dugun moduan, aukeratu baino ez dugu egin behar. Hori bai, aukeraketa “serioa” izatea biziki eskertuko nizueke, menu honen bitartez zein ekintza egin eta zein ez erabakiko dugulako. Horregatik, mesedez eta faborez, aukeratu BAKARRIK, gustatzeaz gain, benetan ekintza horretara joateko modurik izango bazenute.
Modu honetan, jarduera bozkatuenek (8 botu gutxienez) bakarrik egingo dute aurrera. Hauek, urtarriletik uztailera bitarteko epean kokatuak izango dira inkestan agertzen den maiztasuna/frekuentzia kontuan hartuz.
Orain, AURRERA, aukeratu zure gustukoa, euskaraz ere gauza asko egin daiteke eta!!!!
ikastaroak

Guztiak 2 orduko saioak izango dira, hori bai, zenbat saio bertan agertuko zaizue. Ikastaro emalea, lekua eta data ikastaroak aurrera egitekotan esango zaizue, ez baitu merezi dena zehaztea ikastaroa egingo den ala ez jakin aurretik. Gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zurekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu, zu barne, lagun kopurua.


Josten ikasten :
Ezaugarriak: Oinarrizko gauzak, ezer ez dakitenentzat.
3 saio.astean zehar, 19.00ean.
Bateria jo:
Ezaugarriak: Oinarrizko erritmoen ikastaroa. 6 saio.
Astean zehar, 21.00etan.
Sukaldaritza praktikoa:
Ezaugarriak: Egunero prestatzen direnak: Barazkiak,
lekariak, pasta, hainbat postre....Astean zehar, 19.00etan. 4 saio.
Euskal Sukaldaritza:
Ezaugarriak: Bertako plater eta postre tipikoak. Astean zehar, 18.00etan. Hiru saio.
Yoga:
Ezaugarriak: Luzaketak, erlaxazioa....Astean zehar, 19.00etan, 4 saio.
Oinarrizko bertsolaritza:
Ezaugarriak: Bertsoak nola osatzen diren ikasteko. Astean zehar, 19.00etan, 4 saio.
Magia ikastaroak:
Ezaugarriak: karta trukuak, esku trukuak, bestelakoak. Astean zehar, 19.00etan, 3saio.
Makilaje ikastaroa:
Ezaugarriak: Eguneroko zein asteburuko irteeretan erabili beharreko makilaje egokia. Ikas ezazu zure burua apaintzen! Astean zehar, 19.00etan, 3 saio
Pintxo prestaketa:
Ezaugarriak: gozoak, errazak eta merkeak diren pintxoen prestaketa. Astean zehar, 19.00etan, 3 saio.




Erretzeari uztekoa:
Ezaugarriak: Utz iezaiozu behingoz bizio zikinari, eta gainera euskaraz! Astean zehar, 19.00etan, 2 saio.
Etxeko konponketak:
Ezaugarriak: Entxufeak, pintaketak, kuadroak eskegi,
zuloak egin.. Euskal brikolajea !! 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Astronomia:
Ezaugarriak: Izarrak ezagutu nahi? 3 saio. Astean zehar, 22.30ean.
Haur jokoak:
Ezaugarriak: Umeekin jolasean aritzeko kanta, joko eta abarrekoak. 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Txalaparta:
Ezaugarriak: Euskal instrumentu zaharraren kontuez gain,
erritmo sinpleak ezagutu. 3 saio. Astean zehar, 19.00 etan.
Euskal Dantza 1:
Ezaugarriak: Dantza soltea, fandango, arin-arin…….3 saio.
Astean zehar, 19.00etan.
Euskal Dantza 2:
Ezaugarriak: Larraindantza ikasi. EHko plaza dantzarik
ezagun eta dotoreenak 3 saio behar ditu. Astean zehar, 19.00etan.
Masaje ikastaroa:
Ezaugarriak: Bikotekideari, lagunari edo batek daki nori une atsegingarria, erlaxagarria eta, zergatik ez, kitzikagarria Pasarazi nahi diozula? 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Perkusioa:
Ezaugarriak: Perkusio instrumentu ezberdinetan jo daitezkeen erritmoak. 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Abalorioak egin:
Ezaugarriak: Belarritako, eskuturreko, iduneko eta abarrekoen langintza. Etxean egindako bitxiak!! 4 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Eskulanak:
Ezaugarriak: Trebea eskuekin? Hainbat gauza egiten ikasi nahi?
3 saio. Astean zehar, 19.00etan.




hitzaldiak

Atal honetan ez da zehaztasunik agertuko. Hitzaldi guztiak ordu eta erdi ingurukoak, arratsaldeko 7ak aldera, astean zehar eta, momentuz, eguna finkatu barik azalduko zaizkizue. Gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zurekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu, zu barne, lagun kopurua.



Sorginkeria

Birziklatzearen garrantzia

AHT proiektua, onurak/kalteak

Euskara eta umorea

Hizkera kolokiala

Energia iraunkor edota berriztatzailea

Minbizia eta elikadura

Egungo gaixotasunak

Bidaia prestaketa

Euskarazko literatura

Bidaien kontaketa

Euskarazko liburu baten aurkezpena









kirolak


Sail honetan taldeka praktika daitezkeen eta zuek aukeratutako
Kirolak agertuko dira. Zehaztuko den gauza bakarra frekuentzia izango da, honela agertuz. Saio bakarra: (1), Taldeak erabakiko lituzkeen saioak: (1+). Saio bakarrekoak, kasu gehienetan Ermutik kanpo egingo liratekeenez, asteburuan kokatuko lirateke. Gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zurekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu bertan, zu barne, lagun kopurua.



Mendiko bizikletan ibili..(1+)

Parapenting........................(1)

Futbola................................(1+)

Piraguismo...........................(1)

Arku tiroa...........................(1)

Kapoeira...............................(1+)

Aerobik.................................(1+)

Spinning.................................(1+)

Izotzean patinatu .............(1)
bestelakoak

Beno lagunak, hauxe da azken atala, orain arte ez baduzu zure gustuko ezer topatu, lasai, atal honetan aurkituko duzu. Aurrekoetan bezala, gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zuekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu, zu barne, lagun kopurua.



Txikiteokide: 15ean behin, hileko azken ostiralean, 20.00etatik
21.30erako poteoa.
Mendi irteerak 1: 2 hiletik behin, larunbat goizetan. 3-4 ordu.
Bertako mendiak ( Mendibil, Oiz, Egoarbitza..)
Mendi irteerak 2: Bi hiletik behin, larunbatetan. 6-7 ordu.
EHko mendiak.
Sagardotegira: Ekintza hau aukeratu zein ez egingo da, beste elkarte batzuekin batera antolatzen baita. Martxoan, larunbata.
“Ermua ezagutuz”: Herria antzinatik ezagutzen duen pertsona ba-
tekin, gidari lanak egin diezazkigun, Ermutik paseotxoa eman gidariaren anekdota, istorio eta pasadixuak entzunez. Lobiano, torreta, malengo, kaltxango……..ezagutu.
Tribial txapelketa: Taldeka (berbalagun taldeak), liga sistema. Hileko azken asteko Berbalagunen egiteko. 10 galderako galdetegiari erantzun beharko zaio, galdera zuzen bakoitzeko puntu
bat. Ekaineko afarian, sailkapen orokorrean puntu gehien daukan taldeak sari bikaina izango du. Parte hartu nahi?
Ekaineko afaria: Berbalagun 07/08ri bukaera emateko modu
zoragarria, ezta? Berbalagunkide guztiak elkar ezagutzeko aukera paregabea. Ekainaren 13an, Mendiolan.


Hileko azken osteguneko afariak: Kaltxango AEKren lekukoa hartuz giro ederrean praktikatzeko beste aukera bat. Afariak Ermuko elkarte gastronomikoetan izaten dira, guk geuk prestatuta. 9etan hasi eta 11ak aldera denok etxera. Afariok 6 euroren bueltan ibiltzen dira.
Txorien behaketa: Txoriak gustuko dituztenentzat. Nora ikusiko litzateke, EHan hainbat toki egoki dago-eta. Egunpasa. Asteburuan.
Euskarazko pelikulak ikusi: Zinea gustuko? Euskaraz ere izan badugu. Ostiral gauean, 22.00etan.
Bidaia Kulturala: Asteburuko irteera. Gure kultura ezagutzeko paraga ederra. Zer moduz Nafarroara?
Argazki rallya: Argazkizaleentzako ekintza. Opariak egongo dira!
Senderismoa: Bertan edo ez hain hurbil, bideak eta rutak non-nahi.
Mus txapelketa: Ligaxka sistema. Sariak Azken Afarian. Patxarana norberaren kontu! Ba zen garai musean euskaraz aritzeko!
Inguruko herriak ezagutu: Eguneko irteerak, asteburuetan.
Antzerkian lehen urratsak: Goenkalekoak baino ospetsuagoa izan nahi? Interpretazioa gustuko? Barruan duzuna ateratzeko prest?
Eskiatzera irteera: Asteburu osokoa
Zaldiz ibiltzera irteera: Eguneko irteera
Donostiako La Perla talasoterapiara irteera: egun erdikoa.


Izen abizenak:


Listo, bukatu duzue, orain lehenbailehen, eraman hau, beteta jakina, Kaltxango euskaltegira.Interesa duen beste bati ere pasa diezaiokezu. Gabonetatik bueltan, urtarrilaren7tik 11rako astean jasoko duzue behin-betiko ekintzen zerrenda. Ondo pasau eta euskara erabili egun ta gau!!

2007/11/08

BERBALAGUN ABIAN!!!!!




Aste honetan bertan hasi dira elkartzen berbalagunkideak. Momentuz, sei taldetan banaturik. Berbalagunkideen eskaeren arabera hauexek dira taldeen ordutegi eta egunak:




Astearteak 17.00etan

Astearteak 19.00etan

Ostegunak 19.30ean

Ostiralak 10.00etan

Ostiralak 15.00etan

Ostiralak 19.30ean




Irakurri dituzun ordutegi hauek ondo badatozkizu eta, jakina, interesa baduzu, lehenbailehen harremanetan jarri gurekin.




ermua_berba@aek.org 943171940 / 639414205

2007/10/29

AURTEN ZER BERRI? IKUSI ETA IRAKURRI!!


Argazkian ikus daitekeen koadrila hau Berbalagun antolatzeaz arduratzen da. Urtean hainbat aldiz biltzen dira egin dena aztertu, baloratu edota aldatzeko eta, egingo dena proposatzeko. Talde honi Batzorde eragilea deritzogu eta bertan Euskal Biruseko, Udal euskaltegiko, Kaltxango euskaltegiko eta EHEko jendea biltzen da. Hauekin batera, Udaleko euskara teknikariak ere parte hartzen du.
Honetaz gain, ikasturteari hasiera emateko asmoz, jendaurrean agertzen dira etorriko den Berbalagun edizioa aurkezteko.
Oraingo honetan, power point eta guzti, aurtengo edizioaren berrikuntzak-eta aurkezten dihardute. ADI lagunok!! berrikuntzek merezi dute eta.
Ohiko Berbalagunez gain, harreman erdalduna duten guraso euskaldunentzako taldeak egongo dira, ludoteka zerbitzu eta guzti. Formatu berri honek euskaldun horien guztien ohitura linguistikoak aldatu nahi ditu, euren ohiko hizketaldiak euskarazkoak bihur daitezen lagunduz.
Eta hau gutxi balitz, beste aukera bat! Ermuarrez (ermuko hizkeraz) arituko diren taldeak eratuko ditu Berbalagunek.
Benetan, ez duzu aitzakiarik. Zeren zain? joan eta izena eman.

2007/10/15

ABIATZEKO PREST!!

Kaixo berriro lagunok!
Bai, zuzen zaudete, heldu zaigu azeleradorra sakatzeko ordua. Euskara gehiago erabiltzeko ordua. Lagunak egiteko garaia. Euskaldun gehiago ezagutzeko unea. Euskaraz ere dibertitzeko tenorea. Euskara zabaltzeko aroa. Ermua euskalduntzeko momentua. Gauza berriak ikasi eta probatzeko orena. Harremanak euskaraz egiteko aldia. Euskara hobetzeko sasoia. kirolak edota jarduera ezberdinak euskaraz egiteko denbora. .................ZUK GUZUNA, baina .......

EUSKARAZ!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ez itxoin gehiago eta eman izena ohiko lekuetan.

BADATOR BERBALAGUN !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2007/06/19

ZEIN ONDO AFARIAN!!!!!
















Ikasturteari nolabaiteko amaiera emateko ( nolabaitekoa, ikasturtea berez ez baita bukatu, hainbat ekintza-eta gelditzen dira oraindik), hilaren 15ean Mendiola jatetxean bapo afaldu genuen -Eliasek ateratako txanpain eta guzti!- . Bertan, gainera, hainbat kamiseta zozketatu ziren. Giroa? Ezin hobea, jakina! Eta joandakoek esandakoaren arabera hurrengoan ere aritzeko gogoa.





Ez ahaztu, oraindik hauxe gelditzen zaigu:










-Ekainaren 24an Deba -Zumaia ibilaldia. Itsaertzetik egingo da, paisaia zoragarriak.





-Ekainaren 29an Azken "Txikiteokide". Mundiala izan daiteke, ez galdu aukera.

2007/06/01

DENOK ANBOTORA!!


Ea Ermutik irtenda Mendibilekoarekin baino jende gehiago animatzen den. Oraingo mendi buelta Anbotora. Euskal herriko paisaia politenak ikusi nahi badituzue ez galdu aukera. Ekainaren 9an, goizeko 9etan (edo 10etan, ez dakigu ziur oraindik. Adituek esandakoaren arabera erabakiko dugu) Patxi plazan, buelta ordu bi eta erdietarako izan arren jateko zerbait eraman, mokadutxo bat edo. Goazen denok Mariren inguruak ezagutzera!!

BERBALAGUNKIDEON AFARIA


06/07 edizioaren bukaera ospatzeko ekainaren 15ean, Mendiola jatetxean afaria izango dugu berbalagunkideok. Honek, askotan, jendea elkar ezagutzeko aukera polita ematen du. Era berean, giro ezin hobean euskaraz barra-barra aritzeko parada ederra izango dugu. Etorri nahi? Bada, betikoa, izena eman ohiko telefonoan.

Argazkiko Berbalagunkideek KORRIKAko bazkarian gozatu zuten bezala disfrutatuko duzue zuek, ziur!

DEBA-ZUMAIA IBILALDIA




Debatik Zumaiarako paseo hau kostatik bertatik emango dugu, itsasertzetik. Debaraino kotxez eta handik oinez Zumaiaraino. Gero, itzulia trenez. Paisaia zoragarria omen da. Animatu zaitugula? Etorri orduan, ekainaren 24an goizeko 10etan Patxi plazara. Bazkaldu ibilbidean bertan egingo dugu. Itzulia arratsaldeko 5ak aldera. Informazio gehiago ohiko telefonoan.

2007/05/25

AGUR IKASTAROEI!!




Abalorio, ipuingintza, dantza1 eta dantza2 ikastaroak igarota, Argazkilaritza eta Masaje ikastaroak geratzen zitzaizkigun, hauek ere baina, Berbalagun-en historiara pasatu dira, argazkian ikus daitekeen bezala. Egiteke, Tai-txi ikastaroa geratu zaigu, antolaketa arazoak direla-eta ezinezkoa izan baita berau abian jartzea, ea hurrengoan lortzen dugun.
Hori bai, hauei esker denetariko gauzak ikasteaz gain, 60 bat Ermuarrek elkar ezagutu dute, eta litekeena da, hemendik aurrera elkar ikusten dutenean elkarri euskaraz egitea. Pausoz pauso euskara aurrera Ermuan!
Aitzitik, honek ez du esan nahi ekintzak bukatu direnik, oraindik ere, hainbat eta hainbat ditugu programaturik. Jakin nahi zeintzuk diren? Bada, hurrengo Blog eguneraketan jakingo duzue, beraz, kasu!





2007/05/17

BIZKAIKO KOSTA EZAGUTUZ

Ezetz, ez dela Mutriku. Herri hau Bizkaian dago eta Mutriku baino txikiagoa eta, oraindik ere, aldapatsuagoa. Benetan bitxia. Ez duzue oraindik asmatu? Elantxobe da, hilaren 26an ezagutuko duguna antolatu dugun egunpasan. Hau ezezik, Lekeitio, Ispaster, Bermeo, Gaztelugatxe, Mundaka, Laga, Laida eta Bakio ere bisitatuko ditugu. Etorri nahi baduzu, izena eman 24a baino lehen ohiko telefonoan. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, berdin, deitu telefonora.
Honetaz gain, jakin aurreko egunean, hilaren azken ostirala izaki, TXIKITEOKIDE izango dugula. Betiko lez, arratsaldeko zortzietan Herga tabernatik ekingo diogu. Kontuz, baina, mozkortu barik, hurrengo goizean Bizkaiko kosta ezagutu behar dugu-eta!

MASAJE ETA ARGAZKILARITZA IKASTAROAK JADA ABIAN


Argazkiari erreparatuz pentsa daiteke Berbalagunkideak asteburu pasa joan direla esterilla eta guzti. Bada, ez lagunok, masaje ikastaroko jendea da. Irakaslearen argibideak arretaz entzuten dihardute, alderdi teorikoa, alegia. Zer, alde praktikoaren argazkirik ikusi nahi zenutela? bada, hor konpon, hurrengoan parte hartu!
Argazkilaritzari dagokionez, momentuz ez dago argazkirik, baina atzo, maiatzak 16, eman zitzaion hasiera ikastaroari. Zortzi kidek eman dute izena eta zortziek argazkilaritzaren maila gorenera iristeko asmoa dute, ea lortzen duten!

2007/05/02

EKINTZA ZAPARRADA GAINEAN DUGU!


Ikusi, irakurri, gustukoa aukeratu eta izena eman, besterako denborarik ez duzue eta!

2007/04/27

MAIATZEKO EKINTZEN AGENDA

Hona hemen, Berbalagunek ez ezik, gainontzeko talde, erakunde eta abarrekoek maiatzerako antolatutako jarduerak.




2007/04/24

GUK TXIKITEOKIDE, ETA ZUK?


Hilero lez, mingainari apur bat laguntzeko pare bat txikito hartzea baino hoberik ez dago, pare bat esan dut baina. Hilaren azken ostiraletako ekintza dugu hau, arratsaldeko 8etan Herga tabernan ekingo diogu. Gurekin etorri nahi? Bai? bada, eman izena. Bai, beti bezala telefonoz.

ETA PRIMERAN EZAGUTU, GAINERA!




Pasa den zapatuan, eguraldiak lagunduta, antzinako Ermua ezagutzeko parada izan genuen. Bertan ikusi ahal dugun moduan, Ermuko argazki zahar batzuen eta gaian guztiz adituak diren Margari Gorosabel, Miren Beti-ondo eta Migel Yarzaren laguntzaz, ikaragarri gozatzeaz gain, gauza piloa ikasi genuen. Besteak beste, Baserrien tabernen eta denden kokapena, probalekuaren xehetasunak edota gerra zibileko bonben kontrako babesa non zegoen. Azken hau bertatik bertara ikusi ahal izan genuen, erretratuak adierazten duen bezala. Benetan, gozada bat!


2007/04/17

BERBETAN JARDUNALDIAK





Badatoz Ermuan euskaraz egiten diren jardunaldiak! Aurten ere biziki interesgarriak diren 4 hitzaldi izango ditugu. Eta hizlariak? Entzun ondo! Ane Urrutia, Xabier Paia, Julio Ibarra, jon Maia, Iban Garate, Ainere Tolosa.......eta beste hainbat, a ze ospetsu kuadrilla, ezta? Bada, hauek izango dituzten hizpideak ere ez dira nolanahikoak. Hasteko, ostegun honetan, apirilak 19, arratsaldeko 7 eta erdietan ¿no entiendes a tu hijo? hitzaldia izango dugu. Bertan, Ana Urrutiak eta Xabier Payak familian erdaldunak egonda euskararekin izan duten harremanaz mintzatuko zaizkigu. Ah, Lobiano kulturgunean izango da.

2007/04/03

IKASTAROAK-EKINTZAK JOAN, EKINTZAK IKASTAROAK ETORRI!!




Argazkietan ikus daitekeen moduan, fandango/arin-arin dantza ikastaroa eta "nolakoa zen Ermua 1950 baino lehen" hitzaldia burutu ziren orain aste batzuk, biak gainera, arrakasta handiz parte hartzeari zein egondakoen asebetetzeari dagokienez. Ildo beretik, apirilean, bi jarduera hauekin guztiz lotutako beste bi izango ditugu.

Batetik, apirilaren 19an, osteguna, arratsaldeko 7etatik 9etara Lobianoko dantza aretoan ekingo zaio 2. dantza ikastaroari. Oraingo honetan, ordea, Larraindantza ikasteko 3 saioko monografikoa izango da izerdiz blai aritzeko aitzakia. Gustuko? bada, izena eman lehenbailehen ohiko telefono edo helbide elektronikoan.

Bestetik, hilaren 21ean, zapatua, hitzaldian entzundakoak kalera aterako ditugu. Nola? beitu, goizeko 11etan Patxi plazan geratuko gara eta, turisten moduan, herriari osteratxoa emango diogu baina antzinako Ermua oso ondo ezagutzen duten hainbat pertsonaren laguntzaz. Hauek, toki jakin batzuetan aspaldi zer zegoen, non zegoen eta nola azalduko digute. Beraz, irudimena erabili behar izango dugu. Bukatzeko, Kaltxango euskaltegian, luntx txiki baten laguntzaz, ermuko argazki zaharrak ikusi ahal izango ditugu guztion artean komentatzeko. Zer deritzozue?

APIRILEKO EUSKARAZKO JARDUEREN AGENDA


Hemendik aurrera, hilero, Ermuan izango diren euskarazko ekintzen berri izango duzu blog honetan, bertan, jakina, BERBALAGUNek antolatutakoak ere agertuko dira.

Blog-ean agertzeaz gain baina, zure postan jaso nahi izango bazenu, bidali e-maila hori eskatuz ermua_berba@aeknet.net helbidera eta, kitto, hilez hil jasoko duzu, ados?

Ikus dezazuen nolakoa den hona hemen apirilekoa, adi ekintzei!!


2007/04/02

KORRIKA, KORRIKA, BADOA!!!!!!

Dagoeneko joan zaigu KORRIKA, Iruñera ere ondo bustita heldu zitzaigun. Ermuan, ordea, zortea izan genuen eta, egun eta ordutegi aproposez gain, Korrika txikian ez bezala, tenperatura eta giro egokia izan genuen ariñeketan ibiltzeko. Horren adierazle hurrengo argazkiak, bertan gure ordezkari izan zen Nora Gaston dakusagu Eibarrerako bidean jo ta sua!



2007/03/15

KORRIKA EGUNERAKO PLANA

Martxoaren 25erako, hau da, KORRIKA Ermutik pasatzen denerako, guk ere badugu gure plantxoa, etorri nahi gurekin? Zer egin behar den? Ezer gutxi, hori bai, egun horretan izango den bazkarirako txartela BEREHALA EROSI behar da (20€), bukatu baino lehen.
Hona hemen gure plantxoa:

12:15 aldera Berbalagunkideoi korri egitea dagokigun tokian gelditu.
14:00 etan dutxa bat hartu ondoren, Herga tabernan bazkaldu aurre-
tiko potea hartu.
14:30ean bazkaltzera Mendiolara (tiketa aurretik erosi behar da)

Eta hemendik aurrera …………norberak ikusiko du zein ordura arte luzatzen duen parranda!!! Zer, animatuko???

2007/03/07

BADUGU KORRIKA GAINEAN!

Pasa den asteburuan eman zitzaion hasiera Korrika kulturaleko egitarauari ( PAM taldearen kontzertua eta sagardotegira irteera), beraz, dagoeneko guztiz murgildurik gaude , euskarazko kulturaz blai eginda egoteko aukera ederraz, gainera. 10 eta 11ko asteburuan, esaterako, Pirritx eta Porrotxen ikuskizunaz gain, igandean, arrasaldeko 7etan, Lobiano kulturgunean “gixonak” antzezlana ikusteko aukera izango dugu.
Ez kezkatu baina, ekitaldi hauek guztiak ez ahazteko Ermuko kaltxango AEK-k jarduera hauek eta gelditzen diren guztiak iragartzen dituen esku programatxo bat utziko digu guztion etxeetan apuntatu barik ibili ahal izateko, zein ondo, ezta?


2007/02/26

BADATOR KORRIKA!

Badugu Ermuko korrika kulturala gainean, aste honetan bertan, ostiralean, ekingo zaio egitarauari. Eta gogor hasteko ez dago kontzertu bero batekin hastea baino hoberik. Argazkiko Puto amoak matematiketan -PAM- izango dira, beraz, horretaz arduratuko direnak, gaueko 10etan Carpe Diem tabernan. Ez ahaztu egitaraua itzela izango dela, ez duzula sinesten? Bada, entzun hau, hurrengo ostiralean Pirritx eta Porrotx.....horrela martxoaren 25era arte!


TXIKITEOKIDE GORANTZ

Otsaileko txikiteokideko argazkia duzue hau, batzuek argazkiari muzin egin arren, ikusten da aldra ederra aritu ginela, lehenengoan baino 3/4 lagun gehiago, horrela jarraituz gero....laster ezin sartu tabernetan!

2007/02/19


ZE ONDO IKASTAROETAN!!


Argazkietan ikus daitekeen bezala, gogotsu eta ganoraz dihardu jendeak ipuingintza eta abalorio ikastaroetan. Bigarren saioko erretratuak dira, eta oso ondo ikusi ez arren, antzeman daiteke Lobianoren dotoretasuna.
Etorriko diren gehienak ere bertan izango dira, eta benetan, ez dira gutxi, dantza1 eta 2, argazkilaritza, Tai-txi eta masaje ikastaroak. Argi dago, euskaraz berba egin, ondo pasatu eta jendea ezagutzeaz gain gauza biziki interesgarri eta baliagarriak ikas daitezke Berbalagunen.
Baietz….zuk ere parte hartu nahi duzula? Bada, gogoratu Berbalaguneko ekintza guztietan derrigorrezkoa dela izena ematea. Horretarako, mezua bidali gure telfnora, 639414205, Kaltxango euskategitik pasatu edo e-maila idatzi: Ermua_berba@aeknet.net.
Eta hurrengoa, zein? Dantza1 ikastaroa, dantza soltea ikasteko aukera paregabea, fandango, arin-arin….Martxoaren 7, 14 eta 21ean, 18.00-20.00, Lobiano kulturgunean. Doan. Izena eman martxoaren 2ª baino lehen.


Ezin esan lekua aproposa eta erakargarria ez denik, ezta? Argi dago, parte hartuz gero “Upa dance” edo “Fama”koak txiki utziko ditugu horren toki profesionalean!!






2007/02/09

Ekintzak jada martxan

Ermuko Berbalagunek, astean behineko geldialdiaz gain, urtarriletik aurrera hainbat jarduera egiteari ekiten dio. Une honetan, esaterako, martxan ditugu abalorioak egiten ikasteko ikastaroa eta Haurrei ipuinak kontatzen ikasteko ikastaroa. Gainera, urtarrileko azken ostiralean -hurrengo hilean berdin egingo da- "txikiteokide"k hasi zuen bere ibilbidea.

ETA ETORRIKO DIRENAK..
Esan bezala, Ermuan, denetariko jarduerak antolatzen ditugu, eta horren adierazle dugu datorren larunbatean, otsailak 17, Izotz patinajean aritzeko irteera. Aratusteekin bat Donostiako Txuri-urdinera abiatuko gara larunbat goizean, bazkalordurako bueltatuz.
Martxoan sartuta, 3an sagardotegira, 7, 12 eta 21ean Euskal dantza ikastaroa eta, martxoaren 20an 1950ean Ermua nolakoa zen jakingo dugu izango dugun hitzaldi bati esker. Nola ez, martxoko azken ostiralean "txikiteokide".
Jakina, hil honetan Ermuko KORRIKA kulturaleko ekitaldiak izango dira, beraz, adi egitarauari!

2007/02/06

Zer da BERBALAGUN egitasmoa?

Zer da BERBALAGUN egitasmoa?

Euskararen erabilpenerako egitasmoa da, Ermuan euskaldun zahar eta berriak harremanetan jarriko dituen proiektua. Harreman hau taldeka eta taldeak berak aukeratutako ordu eta egunean izango da. Proiektu honek hiru helburu ditu; batetik, euskaldun berriak eta ikasten dihardutenei laguntzea, bestetik, euskaldun guztiei zahar zein berriei euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzea eta azkenik, euskararen presentzia eta etorkizuna indartzea. Taldeak osatzerakoan kontuan hartuko dira partaideen ordutegiak, gustuak, interesak eta abar.


Norentzat da proiektu hau?

Euskaldun berrientzat

Inoiz euskara ikasi edota erdibidean geratu direnentzat, gaur egun ikasten eta elkarrizketa bat izateko maila nahikoa dutenentzat. Ermuan 4.500 lagun inguru dira egoera horretan daudenak.

Euskaldun zaharrentzat

Euskaldun zaharren partehartzea behar-beharrezkoa da egitasmo honetan. Alde batetik, euskaldun berriei beraien euskara hobetzen laguntzen zaielako. Eta bestetik, euskaldun zahar eta berrien arteko harremanak euskaraz normaltasun osoz eman daitezen lortu ahal izateko, Ermua euskaldunagoa izan dadin pausoak emanez.

2007/02/02

berbalagunen ordutegiak

Astelehenak, 18etan Kus-Kus-en

Astelehenak, 18etan Jai Tabernan

Astelehenak, 18.30ean Erretena elkartean

Astearteak, 17etan Kus-Kus-en

Astearteak, 19etan Ilun tabernan

Ostegunak, 16etan Lex tabernan

Ostegunak, 19.30ean Jai tabernan

Ostiralak, 10etan Beer Station-en

Ostiralak, 19.30ean Txantxikun


Izena emateko:
Talde hauetan parte hartu nahi baduzu edo beste talde berri bat sortu:
1- Deitu telefono honetara: 943 17 19 40 – 639 41 42 05
2- Mezu bat bidali: ermua_berba@aeknet.net
3- Galdetu euskaltegietan, Elexosten edota Ermuko udaleko euskara sailean.