Urtero bezala, Berbalagunek eta Kaltxango AEK euskaltegiak antolatuta, Hernani ingurura hurbilduko gara sagardozaleok. Nola ez Larre-gain sagardotegira, aurten baina aste pare bat lehenago. Gurekin etorri nahi baduzu eman ezazu izena lehen bait lehen kaltxango euskaltegian edo deitu berbalagunen telefonora (639414205). Sagardotegirako txango hau otsailaren 23an izango da, arratsaldeko 6etan irtengo gara Agirre kirolak bus geltokitik, Hernanin txikiteoa egin eta 9ak aldera afaltzera!! Buelta sagardotegitik bertatik izango da, Ermura ordu bata aldera helduta. Ondo pasatu, euskaraz berba egin eta sagardotegietako benetako giroa ezagutu nahi baduzu ez izan dudarik, etor hadi gurekin!!!!!!Pages
2008/02/07
DENOK SAGARDOTEGIRA!!!!!!!
Urtero bezala, Berbalagunek eta Kaltxango AEK euskaltegiak antolatuta, Hernani ingurura hurbilduko gara sagardozaleok. Nola ez Larre-gain sagardotegira, aurten baina aste pare bat lehenago. Gurekin etorri nahi baduzu eman ezazu izena lehen bait lehen kaltxango euskaltegian edo deitu berbalagunen telefonora (639414205). Sagardotegirako txango hau otsailaren 23an izango da, arratsaldeko 6etan irtengo gara Agirre kirolak bus geltokitik, Hernanin txikiteoa egin eta 9ak aldera afaltzera!! Buelta sagardotegitik bertatik izango da, Ermura ordu bata aldera helduta. Ondo pasatu, euskaraz berba egin eta sagardotegietako benetako giroa ezagutu nahi baduzu ez izan dudarik, etor hadi gurekin!!!!!!HARTZA JOAN, TXIKITEOKIDE ETA IKASTAROAK ETORRI


Hartza egunarekin batera ekin zitzaion pasa den ostiralean Berbalagun menuaren ekintzei. Txikiteokideren argazkirik, momentuz, ez dago baina bertan berbalagunkide talde bat ikus daiteke menua aztertzen. Hasteko aste honetan Abalorio ikastaroa izan dugu, berau 3 astez luzatuko da. Honen ostean, hilaren 27an, masaje ikastaroa jarriko da martxan. Badakizu, ez galdu aukera eta izena eman epea zabaldu bezain pronto. Noiz? hilaren 18an. Izena emateko hiru modu daude: SMSa bidali 639414205 tlfnora, mezua igorri ermua_berba@aek.org helbidera edo Lobianon apuntatu.
2008/01/30
Heldu da eguna: TXIKITEOKIDE

mingaina askatzeko beste modu bat da aurkezten zaizun hau. Tabernaz taberna ibiltzeko eta euskara hutsez aritzeko prest daudenentzat. Lasai, ordu muga du jarduera honek. 21.30ak jota, mari errauskin bezala, denok etxera. Ezin zarela joan, lasai hilaren azken ostiralean berriro ere!!
NOIZ: Otsailaren 1ean
ORDUA: 20:00etan
NON: Herga tabernan
Eman izena 639414205 tlfnoan edo ermua_berba@aek.org helbidean
Subscribe to:
Posts (Atom)