Pages

2009/11/12

GAZTAIN ERREAK, ZEIN GOZOAK!!!!!





Aupa Lagunok!
Gaztainak aurten San Martin aurretik jan baditugu ere, beti bezain gozo egon dira. Giroa , aurreko urteetan bezala, ezin hobea izan zen. Erretena elkartekoei esker, berriro ere, leku polit, egoki eta tamainakoaz gozatu dugu. Beraz, gaztainak jan, kuadrilan egon, barre eta euskaraz egin eta kantuan ibili eta gero...Hurrengo urtekoaren zain gara jada!!
Orain, ez ahaztu baina, zapatu honetako azokaz eta bere inguruan antolatzen diren ekintzez. Ermuan, herritarrok esanda, ez baitago egun horretakoa bezain giro ederrik!!
Ondo pasa bada, eta gogoratu: SAN MARTIN, SAN MARTIN, TALOA JAN ETA EUSKARAZ EGIN.

2009/11/02

09-10 edizioko izen emate mundiala!!




Kaixo denoi!
Berriro ere hemen gaituzue, euskara praktikatu nahi dugunon gunea informatzeko prest. Kanpaina bitartean ez dugu izan aukerarik zuekin harremanetan jartzeko, izan ere, izugarri lanpetuta ibili gara. Merezi izan du, baina, aurtengo kanpaina honek orain arteko emaitzarik onenak eman baititu. Bai lagunok, inoiz baino jende gehiagok eman du izena eta, horrexegatik, inoiz baino talde gehiago dugu. Ia 70 lagun ditugu 10 taldetan banatuta. Ea kopuru handi honek laguntzen digun ediziorik potenteena antolatzen. Izan dadila ba, urte berbatia eta dibertigarria.

Horrela, dibertitzen eta praktikatzen hasteko datorren astelehenean, AZAROAK 9, Erretena elkarte gastronomikoan, arratsaldeko 7.30etik aurrera GAZTAƑERRE 09 izango dugu. Animatu eta taldeko berbalagunkideekin etorri afari-meriendatzera!
Gaztainak eta edariak doan izango ditugu. Gainerakoa etxetik ekarri afari-merienda autogestionatua baita.