Pages

2007/12/13

Aukeratzeko ekintzen zerrenda prest!!


menua

Kaixo lagunok!
Hemen duzue guztion artean egindako BERBALAGUN 2008ko urtarriletik uztailera bitarteko ekintzen MENUA. Beraz, jatetxe eta abarrekoetan egiten dugun moduan, aukeratu baino ez dugu egin behar. Hori bai, aukeraketa “serioa” izatea biziki eskertuko nizueke, menu honen bitartez zein ekintza egin eta zein ez erabakiko dugulako. Horregatik, mesedez eta faborez, aukeratu BAKARRIK, gustatzeaz gain, benetan ekintza horretara joateko modurik izango bazenute.
Modu honetan, jarduera bozkatuenek (8 botu gutxienez) bakarrik egingo dute aurrera. Hauek, urtarriletik uztailera bitarteko epean kokatuak izango dira inkestan agertzen den maiztasuna/frekuentzia kontuan hartuz.
Orain, AURRERA, aukeratu zure gustukoa, euskaraz ere gauza asko egin daiteke eta!!!!
ikastaroak

Guztiak 2 orduko saioak izango dira, hori bai, zenbat saio bertan agertuko zaizue. Ikastaro emalea, lekua eta data ikastaroak aurrera egitekotan esango zaizue, ez baitu merezi dena zehaztea ikastaroa egingo den ala ez jakin aurretik. Gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zurekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu, zu barne, lagun kopurua.


Josten ikasten :
Ezaugarriak: Oinarrizko gauzak, ezer ez dakitenentzat.
3 saio.astean zehar, 19.00ean.
Bateria jo:
Ezaugarriak: Oinarrizko erritmoen ikastaroa. 6 saio.
Astean zehar, 21.00etan.
Sukaldaritza praktikoa:
Ezaugarriak: Egunero prestatzen direnak: Barazkiak,
lekariak, pasta, hainbat postre....Astean zehar, 19.00etan. 4 saio.
Euskal Sukaldaritza:
Ezaugarriak: Bertako plater eta postre tipikoak. Astean zehar, 18.00etan. Hiru saio.
Yoga:
Ezaugarriak: Luzaketak, erlaxazioa....Astean zehar, 19.00etan, 4 saio.
Oinarrizko bertsolaritza:
Ezaugarriak: Bertsoak nola osatzen diren ikasteko. Astean zehar, 19.00etan, 4 saio.
Magia ikastaroak:
Ezaugarriak: karta trukuak, esku trukuak, bestelakoak. Astean zehar, 19.00etan, 3saio.
Makilaje ikastaroa:
Ezaugarriak: Eguneroko zein asteburuko irteeretan erabili beharreko makilaje egokia. Ikas ezazu zure burua apaintzen! Astean zehar, 19.00etan, 3 saio
Pintxo prestaketa:
Ezaugarriak: gozoak, errazak eta merkeak diren pintxoen prestaketa. Astean zehar, 19.00etan, 3 saio.




Erretzeari uztekoa:
Ezaugarriak: Utz iezaiozu behingoz bizio zikinari, eta gainera euskaraz! Astean zehar, 19.00etan, 2 saio.
Etxeko konponketak:
Ezaugarriak: Entxufeak, pintaketak, kuadroak eskegi,
zuloak egin.. Euskal brikolajea !! 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Astronomia:
Ezaugarriak: Izarrak ezagutu nahi? 3 saio. Astean zehar, 22.30ean.
Haur jokoak:
Ezaugarriak: Umeekin jolasean aritzeko kanta, joko eta abarrekoak. 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Txalaparta:
Ezaugarriak: Euskal instrumentu zaharraren kontuez gain,
erritmo sinpleak ezagutu. 3 saio. Astean zehar, 19.00 etan.
Euskal Dantza 1:
Ezaugarriak: Dantza soltea, fandango, arin-arin…….3 saio.
Astean zehar, 19.00etan.
Euskal Dantza 2:
Ezaugarriak: Larraindantza ikasi. EHko plaza dantzarik
ezagun eta dotoreenak 3 saio behar ditu. Astean zehar, 19.00etan.
Masaje ikastaroa:
Ezaugarriak: Bikotekideari, lagunari edo batek daki nori une atsegingarria, erlaxagarria eta, zergatik ez, kitzikagarria Pasarazi nahi diozula? 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Perkusioa:
Ezaugarriak: Perkusio instrumentu ezberdinetan jo daitezkeen erritmoak. 3 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Abalorioak egin:
Ezaugarriak: Belarritako, eskuturreko, iduneko eta abarrekoen langintza. Etxean egindako bitxiak!! 4 saio. Astean zehar, 19.00etan.
Eskulanak:
Ezaugarriak: Trebea eskuekin? Hainbat gauza egiten ikasi nahi?
3 saio. Astean zehar, 19.00etan.




hitzaldiak

Atal honetan ez da zehaztasunik agertuko. Hitzaldi guztiak ordu eta erdi ingurukoak, arratsaldeko 7ak aldera, astean zehar eta, momentuz, eguna finkatu barik azalduko zaizkizue. Gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zurekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu, zu barne, lagun kopurua.



Sorginkeria

Birziklatzearen garrantzia

AHT proiektua, onurak/kalteak

Euskara eta umorea

Hizkera kolokiala

Energia iraunkor edota berriztatzailea

Minbizia eta elikadura

Egungo gaixotasunak

Bidaia prestaketa

Euskarazko literatura

Bidaien kontaketa

Euskarazko liburu baten aurkezpena









kirolak


Sail honetan taldeka praktika daitezkeen eta zuek aukeratutako
Kirolak agertuko dira. Zehaztuko den gauza bakarra frekuentzia izango da, honela agertuz. Saio bakarra: (1), Taldeak erabakiko lituzkeen saioak: (1+). Saio bakarrekoak, kasu gehienetan Ermutik kanpo egingo liratekeenez, asteburuan kokatuko lirateke. Gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zurekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu bertan, zu barne, lagun kopurua.



Mendiko bizikletan ibili..(1+)

Parapenting........................(1)

Futbola................................(1+)

Piraguismo...........................(1)

Arku tiroa...........................(1)

Kapoeira...............................(1+)

Aerobik.................................(1+)

Spinning.................................(1+)

Izotzean patinatu .............(1)
bestelakoak

Beno lagunak, hauxe da azken atala, orain arte ez baduzu zure gustuko ezer topatu, lasai, atal honetan aurkituko duzu. Aurrekoetan bezala, gustukoenak argi AZPIMARRA itzazu eta, zuekin batera beste inor etortzekoa bada idatz ezazu, zu barne, lagun kopurua.



Txikiteokide: 15ean behin, hileko azken ostiralean, 20.00etatik
21.30erako poteoa.
Mendi irteerak 1: 2 hiletik behin, larunbat goizetan. 3-4 ordu.
Bertako mendiak ( Mendibil, Oiz, Egoarbitza..)
Mendi irteerak 2: Bi hiletik behin, larunbatetan. 6-7 ordu.
EHko mendiak.
Sagardotegira: Ekintza hau aukeratu zein ez egingo da, beste elkarte batzuekin batera antolatzen baita. Martxoan, larunbata.
“Ermua ezagutuz”: Herria antzinatik ezagutzen duen pertsona ba-
tekin, gidari lanak egin diezazkigun, Ermutik paseotxoa eman gidariaren anekdota, istorio eta pasadixuak entzunez. Lobiano, torreta, malengo, kaltxango……..ezagutu.
Tribial txapelketa: Taldeka (berbalagun taldeak), liga sistema. Hileko azken asteko Berbalagunen egiteko. 10 galderako galdetegiari erantzun beharko zaio, galdera zuzen bakoitzeko puntu
bat. Ekaineko afarian, sailkapen orokorrean puntu gehien daukan taldeak sari bikaina izango du. Parte hartu nahi?
Ekaineko afaria: Berbalagun 07/08ri bukaera emateko modu
zoragarria, ezta? Berbalagunkide guztiak elkar ezagutzeko aukera paregabea. Ekainaren 13an, Mendiolan.


Hileko azken osteguneko afariak: Kaltxango AEKren lekukoa hartuz giro ederrean praktikatzeko beste aukera bat. Afariak Ermuko elkarte gastronomikoetan izaten dira, guk geuk prestatuta. 9etan hasi eta 11ak aldera denok etxera. Afariok 6 euroren bueltan ibiltzen dira.
Txorien behaketa: Txoriak gustuko dituztenentzat. Nora ikusiko litzateke, EHan hainbat toki egoki dago-eta. Egunpasa. Asteburuan.
Euskarazko pelikulak ikusi: Zinea gustuko? Euskaraz ere izan badugu. Ostiral gauean, 22.00etan.
Bidaia Kulturala: Asteburuko irteera. Gure kultura ezagutzeko paraga ederra. Zer moduz Nafarroara?
Argazki rallya: Argazkizaleentzako ekintza. Opariak egongo dira!
Senderismoa: Bertan edo ez hain hurbil, bideak eta rutak non-nahi.
Mus txapelketa: Ligaxka sistema. Sariak Azken Afarian. Patxarana norberaren kontu! Ba zen garai musean euskaraz aritzeko!
Inguruko herriak ezagutu: Eguneko irteerak, asteburuetan.
Antzerkian lehen urratsak: Goenkalekoak baino ospetsuagoa izan nahi? Interpretazioa gustuko? Barruan duzuna ateratzeko prest?
Eskiatzera irteera: Asteburu osokoa
Zaldiz ibiltzera irteera: Eguneko irteera
Donostiako La Perla talasoterapiara irteera: egun erdikoa.


Izen abizenak:


Listo, bukatu duzue, orain lehenbailehen, eraman hau, beteta jakina, Kaltxango euskaltegira.Interesa duen beste bati ere pasa diezaiokezu. Gabonetatik bueltan, urtarrilaren7tik 11rako astean jasoko duzue behin-betiko ekintzen zerrenda. Ondo pasau eta euskara erabili egun ta gau!!